Albistea entzun

Enpresak

Repsolek Ibilen kargaleku sarea erosi du

Energia konpainiak bereganatu Ibil-ek auto elektrikoentzat dituen kargalekuen sare publikoa, baita bezero pribatuentzako sarea ere. Ibilek bere negozio eredua aldatuko du, kargalekuen instalazioa eta operazioa lehenetsiz.

Josu Jon Imaz Repsoleko burua eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburua, Ibilek Lopidan (Araba) ezarritako kargaleku ultralasterraren inaugurazioan.
Josu Jon Imaz Repsoleko burua eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburua, Ibilek Lopidan (Araba) ezarritako kargaleku ultralasterraren inaugurazioan. Adrian Ruiz de Hierro / EFE

Irune Lasa -

2019ko abenduak 4

Auto elektrikoentzako 230 kargaleku publiko eskuratu ditu Repsolek, horietatik bi karga ultralasterrekoak, Ibilen sarea erosita. Kargaleku horietatik gehienak, gainera, Repsolen gasolina zerbitzuguneetan daude ezarriak, eta erdia,115 kargaleku, Hego Euskal Herrian. Energia konpainia da Ibilen erdiaren jabea, eta adierazi du haren partaidetzan ez dela izango aldaketarik. Ibilen beste erdia Energiaren Euskal Erakundearena da. Repsolek ez du eman salerosketaren zenbatekoen xehetasunik.

Hemendik aurrera, sare publikoaz ez ezik, Ibilek bezero pribatuen enpresetan eta etxebizitzetan ezarritako 1.000 bat kargalekuen operazio lanez ere arduratuko da Repsol. Energia konpainiaren arabera, «Iberiar penintsulan mugikortasuneko erreferente gisa duen tokia sendotzea» du helburu erosketak. Kargaleku sarea zabaltzen segitzea da Repsolen asmoa, «Ibilen laguntzaz».

Izan ere, eragiketa horren ondorioz, Ibilek bere negozio eredua aldatuko du, eta «Repsolentzako eta beste bezeroentzako» kargalekuen instalazioan eta operazioan jarriko du arreta, «mugikortasunari, iraunkortasunari eta energia trantsizioari begirako garapen teknologikoa lehenetsiz».

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zamaketariak eta portuko beste langileak Baionako portua blokeatzen, atzo, Tarnosen. ©PATXI BELTZAIZ

Erretreten erreformaren aurkakoek Baionako portua blokeatu dute

Iker Aranburu

Erretreta gibelatzeko proiektuari buruzko eztabaida astelehenean hasiko da Frantziako Asanblean

LABek  elkarretaratzea egin zuen azaroan, Adegiren egoitzaren atarian. ©Jon Urbe / Foku

Lehen bilera Gipuzkoako metalgintzan

Irune Lasa

Sindikatuek langileen erosahalmena bermatzeko adinako soldata igoerak nahi dituzte.

Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian

Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian

Jokin Sagarzazu

Bereziki zerbitzuen sektorean nabaritu da: 22.700 langile gutxiago daude. Industriak eta eraikuntzak eutsi egin diote, eta enplegua sortzen jarraitu dute.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.