Bihar Berria-n

Haurrei ipuinak kontatzearen garrantzia

Aspaldiko ohitura da etxeetan umeei ipuinak kontatzea. Ekintza garrantzitsua izan ohi da gurasoen eta seme-alaben arteko lotura estutzeko, umeek beren sentimenduak ulertzeko eta ondo pasatzeko. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, Bizigiro sailean.

Aita bat, semeari ipuina kontatzen. BERIA
jakes goikoetxea
2019ko abenduaren 13a
13:47
Entzun

Ipuina bera baino gehiago, ipuina kontatzeko modua baino gehiago, ipuina kontatzeko espazioaren eta momentuaren garrantzia nabarmendu dute galdetutako hiru adituek: Maite Franko eta Pello AƱorga ipuin kontalariek, eta Juan Carlos Alonso psikologo eta haur literaturan adituak. Hirurek ematen dituzte tailerrak eta prestakuntza saioak gurasoentzat eta irakasleentzat.

Ipuin kontaketa zaindu beharreko momentua dela diote. Intimoa izan behar duela, isila, kanpoko estimulurik gabea, konfiantzazkoa, goxoa. Baldintza egokiak lortuz gero, umearen eta helduaren konexioa sekulakoa izan daiteke. Era berean, Alonsok ipuin kontaketak eta haur literaturak umeengan duten eragin positiboak aipatu ditu. Hirurak dira ipuin klasikoak kontatzearen aldekoak.

Ipuinena ez da biharko Bizigiro saileko erreportaje bakarra, hurrengo urteko Euskarabenturari buruzkoa ere argitaratuko baita. Jada zabalik dago izena emateko epea. 120 gaztek aukera izango dute Euskal Herria alderik alde zeharkatzeko eta hobeto ezagutzeko. Interesa dutenek lan bat aurkeztu beharko dute.

Ohiko sailak ere izango dira. Zineman, Euskal Herriko areto gehienak hartuko dituen film bat aipatuko du Gontzal Agotek: Star Wars: The Rise of Skywalker. Gastronomian, txerri saiheskia labean prestatu du Kuko jatetxeko Iker Markinezek.

Eta astebururako planak nahi izanez gero, bost aukera: Olentzero Baionan, boilurraren azoka Orisoainen (Nafarroa), Homo Curiosus jardunaldia Bilbon, Stock Euskadi azoka Barakaldon (Bizkaia) eta Urnietako Adarrazpi baserrirako (Gipuzkoa) bisita gidatua, gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.