Albistea entzun

Lau eta erdiko Emakume Master Cup Txapelketa

Etxanizek eta Arrillagak jantzi dituzte txapelak

Pilota gozoan, Etxanizek 22-13 irabazi dio Patri Espinarri, eta bigarren txapela jantzi du. Pilota mistoan, Arrillagak 11 tantoan utzi du Miren Larrarte, eta modalitate horretako lehen txapelduna da. Barakaldon jokatu dituzte finalak, gaur.

Txapeldunak eta finalistak, gaur Barakaldon.
Txapeldunak eta finalistak, gaur Barakaldon. FOKU

Aitor Manterola -

2019ko abenduak 15

Bukatu da lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketa, eta, finaletan berdintasun handiagoa espero bazen ere, alde handiz lortu dituzte txapelak Leire Etxanizek eta Miriam Arrillagak. 

Pilota gozoan, Etxanizek ez dio aukerarik eman Espinarri, iazko garaileari, eta 22-13 irabazi dio. Bigarren txapela du, 2017koaren ondoren. Dotore hasi da geroko txapelduna, 1-8 aurreratu baita. Lau tanto jarraian egin ditu gero Espinarrek, baina beste partzial luzea sartu dio Etxanizek, eta 5-12 aurreratu da. Hortik aurrera, Espinar saiatu da arriskuak hartuz Etxaniz harrapatzen, baina ondo eutsi dio aurkariaren erasoari. Tantoak amaitzen eta bere ohiko joko sendoa egiten bikain moldatu da gaur irabazlea. Gainera, Espinarrek arazoak izan ditu eskuin eskuan, eta azkenera pilota astindu ezinda jardun du. 

Hurrengo finalean, indarra lagun duen Arrillaga eta teknikoagoa den Larrarte izan dira aurrez aurre, eta sendoago aritu da Arrillaga (22-11). Launako berdinketaren ondoren, garailea izan da nagusi. Indarra izateaz aparte, tantoak bikain amaitzen eta kantxan ondo ibiltzen dakiela erakutsi du, eta ondo merezita lortu du modalitate honetako lehenengo txapela. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / @FOKU

Mokoka amaitu dute bidea

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Iñigo Martinezek Athletic uztea erabaki du. Klubak dio jokalariak uko egin diola kontratua luzatzeko eskaintzari, baina haren komunikazio agentziak ukatu egin du eskaintza
Braulio Vazquez prentsa aretoan ©@Osasuna

Braulio Vazquez: «Elkarrekin sufritu genuen duela bi urte, eta elkarrekin gozatu dugu orain»

Beñat Mujika Telleria

Osasunaren denboraldiaren balorazioa egin du eguerdian Braulio Vazquez kirol zuzendariak. Haren esanetan, sasoia, oro har, «klubaren historiako onena» izan da, Espainiako Kopako finalerako eta Konferentzia ligarako sailkatuta.

 ©Andoni Canellada / Fotu

Erreka eta Buruzgain finalerdietara

Jon Eskudero

Ezusteen asteburua izan da Berria Txapelketan. Izan ere, faborito zirenek huts egin dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.