Hondamendi naturala

Filipinetako Taal sumendia laba botatzen hasi da

Manila hiriburutik 60 kilometrora dago, eta ia 17.000 pertsona atera dituzte haien etxeetatik

Edu Lartzanguren.
2020ko urtarrilaren 13a
09:37
Entzun

Filipinetako Taal sumendia laba botatzen hasi da gaur, Euskal Herrian gaua zela. Erupzioak hamar kilometro garai den ke zutabe bat eragin du.

Manila hiriburutik 60 kilometrora dago sumendia, laku baten erdian, eta agintariak beldur dira erupzioak tsunami bat sortuko duen. Larrialdiari laugarren maila eman diote, bosteko eskala batean.

Dagoeneko, 16.700 pertsona atera dituzte inguruko herrietatik. Horietako 2.000 Taal sumendiaren magalean bizi ziren, aintziraren erdiko uhartean. Herritarrak 45 larrialdi gunetara eraman dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.