SASKIBALOIA

Retabet Bilbo Basketek Real Madrilen aurka jokatuko du Espainiako Kopan

Euskal Herriko taldea eta Espainiakoa otsailaren 13an ariko dira elkarren aurka, Malagan, final-laurdenetan, 21:30ean. Bilbo Basketek irabaziko balu, Bartzelona edo Valentzia izango luke aurkari finalerdietan.

Bilbo Basketeko jokalariak, denboraldi honetan Real Madrilen aurka lortutako garaipena ospatzen.
Bilbo Basketeko jokalariak, denboraldi honetan Real Madrilen aurka lortutako garaipena ospatzen. Luis Tejido / Efe

Julen Etxeberria -

2020ko urtarrilak 13

Retabet Bilbo Basketek balentria egin du ACB ligara itzuli den denboraldian Espainiako Koparako sailkatuta. Bada, Bizkaiko taldeak jada badaki zeinen aurka jokatuko duen lehiaketa horretako final-laurdenetan: Real Madrilen kontra. Teorian, aurkaririk zailena da, Pablo Laso entrenatzaile gasteiztarrak zuzendutako taldea lehen postuan sailkatu baita ACB ligako aurreneko itzulian: hamazazpi partidetatik hamalau irabazi ditu, eta hiru besterik ez ditu galdu. Bilbo Basketek, berriz, bosgarren postuan amaitu du, hamar garaipenekin. Erronka oso zaila izango da Real Madril mendean hartzea, baina Bilbo Basketek badu zeri heldu, denboraldi honetan elkarren aurka jokatu duten partida bakarrean bizkaitarrak nagusitu baitziren: 82-81. 

Alex Mumbruk entrenatutako taldeak berriro ezustekoa emango balu, Bartzelona edo Valentzia izango luke aurkari bi egun geroago, finalerdietan, 18:30ean. Tenerife-Andorra eta Zaragoza-Unicaja izango dira final-laurdenetako beste bi kanporaketak, eta bi neurketa horiek otsailaren 14an jokatuko dituzte. Otsailaren 16an jokatuko da finala, 18:30ean. Bartzelona da egungo txapelduna.   

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna