Espainiako Kopa

Soilik Realak izanen du Lehen Mailako aurkari bat

Txuri-urdinek Espanyolen aurka jokatuko dute Espainiako Kopako final-hamaseirenetan. Athleticek Bigarren Mailako aurkari bat izanen du, eta Eibarrek eta Osasunak, Bigarren B Mailako bat.

Martin Odegaard Espanyoleko Marc Rocaren eta Victor Campuzanoren artean, ligako bosgarren jardunaldian. ALBERTO ESTEVEZ / EFE
mikel rodriguez
2020ko urtarrilaren 14a
20:55
Entzun

Espainiako Kopako final-hamaseirenetarako zozketa egin dute Madrilen. Lau sortatan banatu dute: lehenbizikoan, Espainiako Superkopa jokatu duten lau taldeak zeuden, Bigarren B mailakoekin batera; bigarrenean, berriz, Bigarren B Mailako gainerakoak Lehen Mailakoekin; hirugarrenean, Bigarren Mailakoak Lehen Mailakoekin; eta, laugarrenean, lehenago egokitu ez diren Lehen Mailako azken lau taldeak. Realaren bolatxoa azkenera arte atera ez denez, zozketa azken sortan egitea egokitu zaio. Hortaz, Espanyol izanen du aurkari, Anoetan.

Hilaren 21etik 23ra jokatuko dituzte final-hamaseirenak, aitzineko kanporaketak bezala, partida bakarrera. Eibarri Bigarren B Mailako Badajoz egokitu zaio, eta Osasunari maila berean jokatzen duen Huelvako Recreativo. Athleticek, berriz, Bigarren Mailako arerioa izanen du: Elx. Guztiek etxetik kanpo jokatuko dute, aurkariak kategoria txikiagoetan ari baitira.

Realaren kasuan, ordea, bolatxoa lehenago atera izanak erabaki du etxeko taldea zein izanen den. 

 

Honela gelditu da kanporaketako koadro osoa:

Hilaren 21a, asteartea

Recreativo - Osasuna (19:00, Dazn)

Zaragoza - Mallorca (19:00, Dazn)

Sevilla - Levante (21:00, Dazn)

Hilaren 22a, asteazkena

Elx - Athletic (19:00, Dazn)

Reala - Espanyol (21:00, Dazn)

Eivissa - Bartzelona (19:00, Dazn)

Tenerife - Valladolid (21:00, Dazn)

Badalona - Granada (21:00, Dazn)

Girona - Vila-real (21:00, Dazn)

UD Logroñes - Valentzia (21:00, Dazn)

Unionistas de Salamanca - Real Madril (21:00, Mediaset eta Dazn)

Hilaren 23a, osteguna

Badajoz - Eibar (21:00, Dazn)

Ebro - Leganes (19:00, Dazn)

Mirandes - Celta (19:00, Dazn)

Rayo Vallecano - Betis (21:00, Dazn)

Cultural Leonesa - Atletico Madril (21:00, Mediaset eta Dazn)

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.