Mendia

Maiatzaren 24an jokatuko dute Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia

Atletek hil honen 20tik aitzinera eman ahalko dute izena, eta hamar eguneko epea izanen dute horretarako. Otsailaren 21ean eginen dute parte hartzaileen zozketa.

Eli Anne Dvergsdalek irabazi zuen iazko lasterketa, emakuezkoetan.
Eli Anne Dvergsdalek irabazi zuen iazko lasterketa, emakuezkoetan. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Rodriguez -

2020ko urtarrilak 15 14:33

Euskal Herriko mendi lasterketarik ospetsuena aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundian. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia heldu den maiatzaren 24an jokatuko dute, hemeretzigarren aldiz. Atletek izena emateko epea urtarrilaren 20an hasiko da, heldu den astelehenean, eta hamar egun izanen dituzte horretarako, hilaren 30era arte. Izen ematea rock the sport  webgunearen bidez egin behar dute. Antolakuntzak 150 dortsal gordeko ditu "lasterketak dakartzan konpromisoei aurre egiteko", eta bertze 125, berriz, aitzineko urteetan lehiatu "eta berriz ere parte hartu nahi duten atleten parte hartzea ahalbidetzeko", baita azken bi urteetan markarik onenak egin dituztenentzat ere. Gainerakoentzat, otsailaren 21ean eginen dute dortsalen zozketa.

Gaur goizeko aurkezpenean izan dira Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura eta Kirol diputatua, Iker Goiria aldundiko Turismo zuzendaria eta Joseba Izagirre Zegamako alkatea. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, mendi maratoia munduko Golden Trail Series lehiaketako zazpi probetako bat izanen da —munduko mendi lasterkaririk onenak bildu nahi ditu lehiaketa horrek proba guztietan—. 400 boluntario baino gehiago ariko dira proba antolatzeko lanean.

Gizonezkoetan Kilian Jornet kataluniarra nagusitu zen iaz. Jornetek bi urte egin zituen Zegama-Aizkorrin parte hartu gabe, eta bederatzigarren aldiz irabazi zuen lasterketa. Lehenbiziko euskal herritarra Ander Iñarra lezoarra izan zen, hamargarren postuan. Emakumezkoetan, berriz, Eli Anne Dvergsdal norvegiarrak irabazi zuen, bere lehenbiziko parte hartzean. Oihana Kortazar elgetarra izan zen lehenbiziko euskal herritarra, borzgarren.

Proba gehiago

42 kilometro ditu lasterketak, eta 5.472 metroko desnibela. Aitzineko egunetan jokatuko dituzte proba nagusiari lotuta dauden bertze biak: lehenik, maiatzaren 24an, gazteen lasterketaren zortzigarren ekitaldia eginen dute, 10,4 kilometroko ibilbidearekin —10:30ean hasiko da—; kilometro bertikala, berriz, maiatzaren 22an izanen da, Zegaman, 16:00etan.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Bartzelonako jokalariak, Ansu Fatik sartutako gol bat ospatzen. Aurrelaria taldeko egungo izarretako bat da. ©ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Errautsa izan, eta piztu

Eñaut Agirrebengoa

Bartzelonak aro berri bati ekin dio, Ronald Koemanek gidatuta. Egokitzen ari da oraindik, baina kimu berriak hasiak dira. Alavesi egingo dio bisita gaur.

Athletic eta Sevillaren arteko neurketa, iaz. ©Luis Tejido / EFE

Asmatu ezean, jai dago

Haritz Gallastegi

Athleticek Sevillaren aurka jokatuko du gaur San Mamesen. Garitanok nabarmendu du «arduratuta» daudela, baina ez dutela antsietaterik

Nahikari jokatzeko moduan da zortzi hilabeteren ostean. ©REALA

Egutegia estutu egingo da gaurtik Reala, Athletic eta Eibarrentzat

Ainara Arratibel Gascon

Bi astean bost neurketa izango dituzte. Gaur jokatu dute hirurek asteburuko partida, etxetik kanpo ariko dira denak

 ©BERA BERA

«Partidaren erritmoa ezartzen duenak asko izango du irabazia»

Ainara Arratibel Gascon

2016-2017ko sasoitik, ligako golegile nagusia da Sara Gil, ia 600 gol sartuta. Haren golak erabakigarriak izan daitezke gaur, Bera Berak Malagaren kontra jokatu duen Espainiako Superkopako finalean (18:00, Tdp).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna