Bihar Berria-n

Etxegabeak uxatzeko estrategia arkitektonikoak

Etsai arkitekturari buruzko erreportajea argitaratuko du bihar BERRIAk, 'Bizigiro' atalean. Atsedenerako edota lotarako baliatu daitezkeen guneak mugatzen ditu arkitektura horrek.

Etsai arkitektura
Etsai arkitektura Aritz Loiola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2020ko urtarrilak 24

Kaleetako etsai arkitekturaren ingurukoak aztertzeko, BERRIAk Berta Mora antropologoa, Alex Mitxelena arkitektoa eta EAEko RAISeko zuzendari Alejandra Puente elkarrizketatu ditu. Etxegabeekin lan egiten duten elkarteak, halaber, bat datoz: azken helburua inork kalean lo egin behar ez izatea da, baina, era berean, «onartezina» iruditzen zaie egoera zaurgarrienean daudenei oztopo gehigarriak eranstea. Gurpil zoro baten azken muturtzat jo dute etsai arkitektura.

Bizigiro atalean bestelako edukiak ere irakurri ahalko dira bihar. Esate baterako, Lars Kraumek sortutako Bauhaus telesailari buruzko erreportajea —Filmin plataforman dago ikusgai—. Zinema estreinaldiei dagokienez, Rupert Gooldek zuzendutako Judy filmean jarriko du arreta sailak —gaur zortzi estreinatuko dute Hego Euskal Herriko aretoetan—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna