Espainiako Kopa

Reala-Osasuna derbia, final-zortzirenetan

Athleticen gizonezkoen taldeak Tenerifera bidaiatu beharko du. Emakumeetan ere Athleticek Tenerife izango du aurkari. Realak, berriz, Madril CFF. Bi taldeek etxean jokatuko dute.

Odegaard eta Portu Realekoak, eta Estupiñan, Osasunakoa, abenduan Sadarren jokatu zuten partidan. JESUS DIGES, EFE
Iosu Alberdi.
2020ko urtarrilaren 24a
21:26
Entzun

Espainiako Kopako final zortzirenetako zozketa egin dute gaur eguerdian. Gizonezkoetan, zozketak derbi bat utzi du final-laurdenetan. Realak Osasuna jasoko du etxean. Ostegunean jokatuko da partida, 21:00etan. Athleticek, berriz, Bigarren Mailako talde bat izango du aurkari, Tenerife. Beraz, zuri-gorriek Kanaria uharteetara bidaiatu beharko dute. Asteartean ere jokatuko da partida hori, 21:00etan. 

Emakumetan Athleticek aurkari bera izango du, Tenerife. Oraingo horretan, ordea, zuri-gorriek etxean jokatuko dute. Espainiako Ligako joaneko partidan Athletic ez zen gai izan Kanarietako taldea garaitzeko: 1-0 galdu zuen. Realak ere etxean jokatuko du; Madril CFF izango du aurkari. Txuri-urdinek aise irabazi zieten ligako lehen norgehiagoka, 5-0, Zubietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.