Noiz sortua: 2020-02-03 12:03:08

Psikologia

Bai, auto garestien gidariek okerrago gidatzen dute

Finlandiako ikertzaile batek gidarien soslai psikologiko bat egin du, eta baieztatu du aurreiritzia: «gizon ezatseginek» luxuzko ibilgailuak aukeratzeko joera dute.

Iruñean gaizki aparkaturiko luxuzko auto bat, 2017an. Foruzainek 80 euroko isuna jarri zioten.
Iruñean gaizki aparkaturiko luxuzko auto bat, 2017an. Foruzainek 80 euroko isuna jarri zioten. Foruzaingoa Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2020ko otsailak 3

BMW, Mercedes, eta Audi moduko autoen gidari askok trafiko arauekiko errespetu gutxiago dutela oso zabalduriko ustea da. Bekaizkeriak eraginda, agian? Finlandiako psikologo batek gai hori ikertu du, eta baieztatu egin du aurreiritzia: «Gizon desatseginek, eta jende zorrotza orokorrean, joera handiagoa dute luxuzko autoak gidatzeko».

Jan-Erik Lonnqvist psikologia sozialeko irakaslea da Helsinkiko Zientzia Sozialetako Eskola Suediarrean. Nortasun azterketa bat egin die Finlandiako 1.892 auto jaberi. Horretarako, azterketa estandar batez baliatu da; bertan, neurtzen da pertsona bat noraino den irekia, zorrotza, neurotikoa, kanporakoia eta atsegina. Horrez gain, diru sarrerei, bizimoduari eta kontsumo ohiturei buruzko galderak egin dizkie; besteak beste, zer auto mota duten. «Konturatu nintzen semaforoak gorrian pasatzen dituztenek, oinezkoei bidea ematen ez dietenek eta azkarregi eta modu arriskutsuan gidatzen dutenek askotan Alemaniako auto azkarrak dituztela», esan du irakasleak, Helsinkiko Unibertsitateak prentsa ohar batean argitaratu duenez.

Eta erantzunek argi erakutsi dute aurreiritzia zuzena dela. «Gizon nartzisista, gatazkatsu, setatsu, desatsegin eta enpatia gutxikoek askoz joera handiagoa dute luxuzko auto bat gidatzeko, Audiak, BMWak edo Mercedesak, kasurako». Ez da, gainera, joera baieztatzen duen lehenengo ikerketa. Kaliforniako Unibertsitateko (AEB) Paul K. Piff irakasleak 2013an plazaraturiko ikerketa batek ondorioztatu zuen klase altuagoko jendeak joera handiagoa duela etikaren aurkako portaerak edukitzeko.

Lonnqvistek, ordea, beste ikuspegi batetik heldu dio gaiari: haren arabera, luxuzko autoak gidatzea lotuta dago aberastasunarekin, noski, aberatsek beti edukiko dute errazago luxuzko gauzak erostea. Baina arazoaren muina «ez da aberastasunak jendea usteltzen duela, askotan esaten den bezala», adierazi du irakasleak. «Haatik, nortasun joera batzuk, jatortasunik eza, esaterako, biekin lotuta daude: etikaren kontra gidatzearekin eta luxuzko auto bat edukitzearekin, alegia». Hau da, aberats ez diren soziopatek ere halako autoak erosteko joera dutela, ibilgailu horietan proiektatzen dutelako zer izan nahi luketen. «Askotan, euren burua besteen gainetik ikusten dutenak dira, eta hori besteei erakutsi nahi diote».

Jende zorrotza ere bai

Psikologoak izenburu probokatzailea jarri dio ikerketari: Ez dira bakarrik txotxoloak Mercedesak gidatzen dituztenak. Izan ere, azterketaren bidez ondorioztatu duenez, beste ezaugarri psikologiko bat duen pertsona batzuek ere joera dute auto garestiak aukeratzeko: jende zorrotzak. Fidagarriak direnak, asmo handikoak, ongi antolatutakoak, eta lanean finak direnak sartzen dira multzo horretan: «Lotura dago, ziurrenera, pertsona horiek garrantzi handia ematen diotelako kalitateari». Luxuzko autoak gidatuta, eurak ere «fidagarriak» direla erakutsi nahi dute, irakasleak azaldu duenez.

Gizonez mintzo da ikerketa. Izan ere, nortasun desatseginaren eta luxuzko autoen inguruko lotura bakarrik gizonezkoen artean topatu du ikertzaileak, ez emakumezkoen artean. Zergatiaz erantzun argirik ez duela esan du. Beharbada hala gertatzen da emakumeek ez dituztelako autoak aukeratzen estatusa erakusteko ikur gisa.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Kale garbitzaile bat, Donostian. / ©Jagoba Manterola, Foku

Konfinamendua apirilaren 26ra arte luzatuko du Espainiako Gobernuak

Berria

El Pais egunkariak eta TVEk baieztatu dutenez Pedro Sanchezek apirilaren 26ra arte luzatu du konfinamendua. Goizean bildu da Sanchez batzorde zientifikoarekin eta arratsaldean egingo du agerraldia. 

Ikurrina bat, Durangoko balkoi batean koronabirusak hildakoak gogoratzeko. / ©Raul Bogajo, Foku

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek

Jon Ordoñez Garmendia

Ikurrinak jartzeko eta ordu jakin batean euskal irratietan emango den abesti bat kantatzera deitu dute. Osasun krisian bizia galdu dutenak gogoratu, dolua adierazi eta zaintzan dabiltzanei eskerrak emateko baliatu nahi dute. (ikusi nortzuk diren sustatzaileak, albistean).

Pedro Sanchez, koronabirusaren batzorde teknikoaren bileran. / ©Espainiako Gobernua

Apirilaren 26ra arte luzatu du konfinamendua Espainiako Gobernuak

Berria

Batzorde zientifikoarekin bildu ondotik hartu du erabakia Pedro Sanchezek

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna