Albistea entzun

Lan harremanak

ELAk eta LABek gogor salatu dute Elkarrizketa Sozialerako Mahaia

Sindikatu abertzaleak bihar elkartuko dira Maria Txibiterekin, eta egun berean egingo dute batzarra Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek

Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu, greba deialdia egiteko agerraldi batean.
Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu, greba deialdia egiteko agerraldi batean. LUIS JAUEGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2020ko otsailak 3

ELA eta LABeko idazkari nagusiak, Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu, Nafarroako presidente Maria Txibiterekin elkartuko diren egun berean plazaratuko du mahaiak azken urtean egindako lana: bihar. Greba orokorraren aurretik onartu zuen Txibitek gehiengo sindikalak eskatutako bilera, eta, ostean, lanuzte ondorenerako atzeratu zuen. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak ukatu egin zien sindikatuei batzar hori, eta agendak egun berean elkartu ditu ekitaldi biak: ELA eta LABen bilera Txibiterekin eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaia.

Sindikatu abertzaleen ustez, mahaiaren deialdia egun berean ezarri izanak «oso argi erakusten du deitzaileek Urkullu lehendakariaren jarrera harroputza ezkutatzea besterik ez dutela nahi». Deialdi hori greba orokorraren bezperan egin izana «probokazio hutsa» da, ELA eta LABen arabera, «eta bat egiten du Jaurlaritzak duen langileak eta haien ordezkaritza mespretxuz tratatzeko ildoarekin». Finean, «bileraren helburu bakarra langileen aldarrikapenei entzungor egiten dieten eragile guztiek beren buruak zuritzea izango da», sindikatuek ohar batean azaldu dutenez.

Mahairen zilegitasuna

Gainera, gogoratu dute «%10eko ordezkaritza duen sindikatuarekin akordioa egitea nahikoa» dela langileen «ordezkaritza osoaren zilegitasuna izateko", mahaiari buruzko dekretuak finkatu zuenez; «hau da, patronalak beto eskubidea duen bitartean langileon ordezkaritza manipulagarria da akordio irudia emateko».

Ia urtebete daramate jardunean patronaleko, sindikatuetako eta Jaurlaritzako kideek osatutako lantaldeek, ados jartzeko hainbat esparrutan. Enplegua, lan osasuna, enpresen lehiakortasuna, genero berdintasuna eta Lanbide Heziketa dira landu dituzten alorrak. Haien inguruko akordioak onartzearekin batera, 2020an gauzatu beharreko plana zehaztuko dute bileran.

2018ko apirilean desegin egin zen gobernuak, patronalak eta bi sindikatuk osatzen duten foroa. Jaurlaritzak eta Confebaskek itun bat sinatu zuten, haien arteko lankidetza sakontzeko bete beharreko lanpostuen azterketan, eta CCOOk eta UGTk mahaia uztea erabaki zuten, beste bi kideek baztertu egin zituztelakoan. Ez zuen asko iraun egoera horrek, Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari buruzko dekretua onartu nahi zuelako; CCOO eta UGTren babesik gabe ez zuen izango zentzurik mahaiari egitura juridikoa emateak. Hala, Jaurlaritzaren eta Confebasken arteko ituna ez aktibatzea eskaini zien Urkulluren gobernuak sindikatuei, eta irailean CCOOk mahaira itzultzea onartu zuen. UGTk aurretik emana zuen baietza.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lanaldean-eko langile talde bat, enpresak Bilbon duen bulego baten aurrean atzo eginiko elkarretaratze batean. ©M. D. V. / FOKU

«SOS Deiak, bai esan?»: 1.000 euroko soldata

Imanol Magro Eizmendi

Lanaldean telemarketin enpresako langile batzuek mobilizazioak hasi dituzte baldintzak hobetzeko. Gutxieneko soldataren mugan daude, eta, besteak beste, Segurtasun Sailaren, Kutxabanken eta Iberdrolaren lehen ahotsa dira.
Kadri Simson EBko Energia komisarioa, gaur, Bruselan. ©OLIVIER HOSLET / efe

Energia merkatzeko lehen neurrien ondoren, urrunago joateko presioa du Bruselak

Iker Aranburu

Kontsumoa jaistea, energia konpainiak zergapetzea, eta berriztagarrien sariak murriztea onartu du EBk. Gasari gehienezko prezioa jartzeko eskatu dute EBko hamabost kidek, baina Europako Batzordeak eta Alemaniak ez dute nahi.

Elorrioko kooperatiba baten hipermerkatu bat. ©EROSKI

Eroskik 46,8 milioi euroren irabaziak izan ditu lehen seihilekoan

Xabier Martin

Inflazio handiaren agertokian, «familiei laguntzeko ahalegina» egin duela esan du kooperatibak. Salmentak 2.633 milioi eurora iritsi dira

<b>Etxe bila.</b> Emakume bat etxebizitzen iragarkiak ikusten, Getxoko higiezin agentzia batean. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Inoizko igoerarik handiena izango dute hipoteka orain eguneratu behar dutenek

Iker Aranburu

Euriborrak %2,2tik gora bukatuko du iraila, mailarik handiena 2009az geroztik. 150 eta 200 euro artean garestituko ditu berritu behar diren kuota gehienak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...