REALA 0-0 MADRIL

Espainiako Kopatik kanpo geratu da Reala

Hutsean berdindu dute txuri-urdinek Madrilekin, Zubietan, final-zortzirenetan, eta Espainiako taldea nagusitu da penalti jaurtiketetan. 

Leire Baños, baloiarekin. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Julen Etxeberria.
2020ko otsailaren 12a
21:18
Entzun

Realarentzat, ahazteko moduko egunak izan dira azkeneko hirurak: joan den igandean, Bartzelonak astindu latza eman zion Salamancan (Espainia), Superkopako finalean (10-1); eta gaur, Madrilek Espainiako Kopatik kanpo utzi du final-zortzirenetan. Hutsean berdindu dute bi taldeek, Zubietan, eta penaltietan Espainiako taldea nagusitu da. Ez du penaltirik huts egin; bai, ordea, Realak, bi: Leire Bañosek eta Kiana Palaciosek. Horrek kondenatu du Gonzalo Arkonadak entrenatutako taldea. Luzea eta zinez ederra izan zen Realak aurreko denboraldian Kopan egin zuen bidea. Granadan (Espainia), txapeldun izanda amaitu zen. Sasoi honetan, aldiz, bide labur eta tristea egin du, aurreneko kanporaketan esan baitu agur.

Realak 5-0 irabazi zion Madrili duela hilabete eta erdi, baina Espainiako taldea ez da orduko arerio samurra. Dirua du, eta sei jokalari fitxatu berri ditu. Horri esker, gora egin du, eta aurkari indartsua da. Horren jakitun ziren Realeko jokalariak, baina hori jakinda ere, ezin izan dute mendean hartu. Txuri-urdinek izan dituzte aukerak golen bat sartzeko; Bañosek, adibidez, langara bota du baloia. Madrilek ere izan ditu, baina hura ere ez da fin aritu erasoan. Horregatik amaitu da hutsean partida, eta penaltietan erabaki. Eta hor, ez dute huts egin bisitariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.