Irizarrek hamalau autobus elektriko saldu ditu Genovan

Irizarren autobus bat Genovako kaleetan, probetan.
jokin sagarzazu
2020ko otsailaren 13a
14:31
Entzun

Irizar taldeak zero emisioko hamalau autobus elektriko eta horiek kargatzeko azpiegiturak saldu dizkio Genovako (Italia) garraio konpainiari. Abuztuan hasiko dira ibiltzen.

Irizar e-mobility-ko zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxearen hitzetan, Italia «merkatu estrategikoa» da taldearentzat. Zortzi herrialdetan eskaintzen ditu zerbitzuak. Aurreko astean, konpainiak jakinarazi zuen Marokoko erakundeek 200 autobus erosiko dizkiotela; herrialde horretan Irizarrek duen lantegian egingo dituzte.

Halaber, aste berean ezagutarazi zuenez, Genovan saldu dituzten modelo elektriko bereko bederatzi autobus saldu dizkio Bartzelonako garraio konpainiak.

IE modeloko autobusok 220 km-ko autonomia dute. Gauez kargatzen dira, bederatzi kargagailu interoperagarriren bidez. Baterien teknologia ere Irizarrek garatu eta fabrikatu du, bai eta gainerako elementu elektronikoak ere. Ibilgailuok hiru ate, hogei eserleku, gidariarentzako eserleku bat, eta aulki gurpildunentzako edota haur kotxeentzako gune bat dute; guztira, 81 pertsona sar daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.