Munduko Sokatira Txapelketa

Euskal sokatiralariek hamalau domina lortu dituzte

Azkeneko hiru sariak gaur atera dituzte: emakumezkoetan, 23 urtetik beherakoen mailan eta 500 kiloan, zilarrezkoak irabazi dituzte, eta 23 urtetik beherako gizonezkoetan, brontzezkoa. 

jarraia177911.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko otsailaren 23a
20:38
Entzun

Bukatu da Letterkennyn (Irlanda) Goma Gaineko Munduko Txapelketa, eta euskal sokatiralariek hamalau domina irabazi dituzte. Azkenekoak gaur eskuratu dituzte: emakumezkoetan, 23 urtetik beherakoen mailan eta 500 kiloan, zilarrezkoak irabazi dituzte, eta 23 urtetik beherako gizonezkoetan, brontzezkoa. 

Herrialdeka, sei dominarekin itzuliko dira euskal herritarrak: lau zilarrezko eta bi brontzezko. Taldekako txapelketan, berriz, zortzi irabazi dituzte: bi urrezko, bi zilarrezko eta lau brontzezko. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.