Albistea entzun

Bidasoa 24 - 19 Wisla Plock

Bidasoa kanporatu egin dute Txapeldunen Ligatik, nahiz eta ongi jokatu

Irundarrek irabazi egin dute partida, baina Wisla Plockek kontrolpean izan du markagailuko aldea.

Bidasoako Leo Renaud-David Wislako Niko Mindegia geldiarazten, gaur, Artalekun.
Bidasoako Leo Renaud-David Wislako Niko Mindegia geldiarazten, gaur, Artalekun. Gorka Estrada / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Rodriguez -

2020ko otsailak 29

Bidasoa ez da Europako hamasei talde onenen artean izanen denboraldi honetan. Irungo taldearen zaleek aste honetan errepasatu egin dituzte nazioarteko lehiaketetan iraganean egindako balentriak, joaneko partidako zazpi golen desabantailari aurre egiteko heldulekuren bat aurkitzeko, baina ez da halakorik gertatu. Hala ere, irundarrek gaur ez dute hain triste utzi Artaleku. Partida ona jokatu dute Wisla Plocken aurka, eta bortz golen aldearekin irabazi diote (24-19). Itxura ona eman dute, eta etxean partidarik galdu gabe utziko dute Txapeldunen Liga. Asobal Ligako talde onenen artean zuen tokia berreskuratu du Bidasoak azken sasoietan, eta gaurko partidak hazten jarraitzeko balioko dio.

Wisla Plockek 32-25 irabazi zuen kanporaketaren joaneko partidan, eta helburu argi batekin etorri da Euskal Herrira: markagailua une oro kontrolatuta mantentzera. Eta lortu du xedea, ez baitu sentitu kanporaketak ihes eginen zionik, nahiz eta azken minutuetan pixka bat urduritu egin diren poloniarrak, Bidasoa, Artalekuko giro beroa lagun, hazi egin baita hiru golen aldea lortuta. Hala ere, Wislak jakin du jokoa hozten, eta gipuzkoarrei denbora motz gelditu zaie epikarako.

Partidak hasiera beroa izan du, harmailetako giroak ere horretara laguntzen baitzuen. Epaileek lehenbiziko sei minutuetan lau jokalari kanporatu dituzte, talde bakoitzetik bi. Wisla erasoan bizkorrago hasi da, eta hiru golen aldea egin du (0-3), baina Bidasoak une bakar batean ere ez du galdu partidaren haria. 3-3 berdindu du, baina poloniarrek berriz ere aitzin hartu, eta irundarrek lehenbiziko zati osoan ez dute lortu berdintzea. Zutoinek —lau aldiz jo dituzte— eta Stevanovic atezainak —hamar geldiketa egin ditu, gehienak lehenbiziko zatian— eragotzi dute hori. Nabarmentzekoa izan da Wislako bidasoar baten lana, Niko Mindegia doneztebarrarena, jokoa banatzerakoan eta banakako aurrez aurrekoetan buruhausteak sortu baitizkie irundarren defentsei.

Denbora falta
Bigarren zatian, ordea, Wisla baino azkarrago atera da Bidasoa, eta lehenbiziko lau minutuetan 4-0eko partzial bat eginda 14-12 paratu da. Hortik partida bukaerara arte irundarrak ez dira gehiago gibeletik paratu markagailuan, baina hamabi minuturen faltan Zoltan Szita hungariarrak norgehiagokako azken berdinketa egin duenean (18-18), nahiko argi ikusi da Bidasoak denbora eskas izanen zuela kanporaketa iraultzeko. Partida irabaztea bihurtu da orduan helburua, eta hiru golen aldea berreskuratuta (21-18 eta 22-19), hori segurtatu dute. Azken hiru minutuetan Wislak jokoa moteldu eta nahasi du, epaileen baimenarekin, eta horrek Artaleku sutu du. Rodrigo Salinasek eta Sergio de la Saludek bortz golen aldea egin dutenerako, segundo eskas batzuk baino ez ziren falta partida bukatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasunako jokalariak David Garciaren gola ospatzen, gaur, Granadan. ©Pepe Torres / EFE

Etxetik kanpo irabazi dute Osasunak eta Athleticek; Realak, etxean berdindu du

Paulo Ostolaza

Osasunak, urritik, lehen aldiz irabazi du etxetik kanpo, Granadan (0-2). Athleticek, Rayo menderatu du (0-1), eta Realak ezin izan du golik sartu Getaferen aurka (0-0).

Irribarria sake bat egiten, gaur, Bilbon. ©Aritz Loiola / Foku

Ezinean dabiltza Ezkurdia eta Tolosa

Paulo Ostolaza

Sailkapenaren goikaldean sendotu dira Irribarria eta Rezusta, seigarren garaipena lortuta. Estu dago sailkapena.

 ©MANIX DIAZ DE RADA / REALA

«Futbolean, bizitzan bezala, ez gara linealak. Garai onak aprobetxatu egin behar dira»

Jon Ander De la Hoz

Realak «ondo eta konfiantzaz» abiatu du sasoiaren bigarren zatia, Mikel Oiartzabal jokalariaren ustez. Eibartarrak dio egindakoei ez zaiela erreparatu behar, eta lehia estua aurreikusi du ligan goialdean bukatzeko: «Partida denak dira garrantzitsuak».
Jokin Altuna, errematatzear, Danel Elezkano begira duela, atzo, Labriten. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Beste estutu bat eman diote

Julen Etxeberria

Altuna III.ak eta Martijak 22-13 irabazi diete Elezkano II.ari eta Zabaletari Iruñean, eta Peña II.ak eta Albisuk 22-14 hartu dituzte mendean Laso eta Imaz Markina-Xemeinen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.