Albistea entzun

Koronabirusa

Sagardotegiak itxi dituzte Gipuzkoan

Ostalarien elkarteek gomendatu dute tabernak ixtea; hala egingo dute Gasteizko alde zaharrean asteburu honetan.

Hernaniko Iparragirre sagardotegia, artxiboko irudi batean.
Hernaniko Iparragirre sagardotegia, artxiboko irudi batean. Nagore Legarreta Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu -

2020ko martxoak 13

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi du gaurtik aurrera eta hamabost egunez eten egin dituztela bazkari eta afari zerbitzuak. «Egoera honen aurrean zentzuz jokatuko dugu, gure bezeroen eta langileen osasuna kontuan hartuta», azaldu dute.

Hernaniko sagardogileek bilera bat egin dute goizean,  eta «aho batez» erabaki dute  sagardotegiak ixtea. «Ez dakigu noiz arte», azaldu dio sagardotegi bateko arduradunak BERRIA-ri.

Azken orduetan bezero askok bertan behera utzi dituzte astebururako erreserbak, eta besteei deika ari dira, erabakiaren berri emateko.

Kalte ekonomiko handia izango dutela onartu dute sagardotegiek, baina arduraz jokatu nahi dutela.

Sagardotegien erabakia ostalaritzaren sektorean datozen orduetan eta asteburuan etor daitekeenaren atarikoa izan daiteke. Gasteizko parte zaharreko 20 bat tabernak, adibidez, gauza bera egingo dute, gaur hasi eta astelehen arratsaldera arte gutxienez. Hainbat leku ixten hasiak dira. Eta azken orduetan erreserba ugari bertan behera uzten ari dira bezeroak.

Ostalarien elkarteak, ixtearen alde

Ostalarien elkarteek erakundeei eskatu diete establezimenduen itxiera agintzeko. Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak, adibidez, gomendatu du sektoreko negozio guztiak ixtea aldi baterako —martxoaren 30era arte—, prebentzio neurri gisa. Elkartearen ustez, hobe da egoera «kolpetik geldiaraztea», sektorearen «hondamendia» eragin dezaketen neurriak pixkanaka hartzen jarraitzea baino. Ixtea erabakitzen ez dutenei, eskatu die langileak eta bezeroak «behar bezala» babesteko, osasun erakundeek emandako aholkuei jarraituz.

Gipuzkoako ostalarien elkarteko bozeramaile Mikel Ubarretxenak, berriz, adierazi du ixtea litzatekeela erabakirik egokiena, azkenengo bi egunetan taberna eta ostatuen jarduna «erabat erori» dela ikusita. Ubarretxenak gaineratu du sektoreko enpresariak oso larrituta daudela, ez baitakite noiz arte iraungo duen krisiak. «Ziurgabetasun horrek asko beldurtzen ditu, pilatzen ari zaizkien gastuak ikusita».

Elkarteko iturriek azpimarratu dute ostalarientzat ez dela erabaki erraza negozioak ixtea, «asko» dutelako jokoan. Hala, azaldu dute haiei ez dietela esango zer egin. Gogoratu dute establezimenduak nahitaez ixtea osasun agintaritzak baino ezin duela agindu. «Bakoitzak bere lokala itxi ala ez erabaki dezake, baina guk gomendatzen dugu gertaeren bilakaeraren zain egotea eta horri buruz osasun agintaritzak hartzen dituen erabakien zain egotea».

 

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Adonis Georgiadis Greziako Lan ministroa, bakarrik, lan erreforma onartu duten saioan. ©GEORGE VITSARAS / EFE

Greziako parlamentuak astean sei egunez lan egin ahal izatea onartu du

Iñaut Matauko Rada

Lan erreforma berriarekin langileek egunean hamairu orduz egin ahal izango dute lan, bi lan badituzte. Atzo greba orokorra egin zuten herrialdean lege berriaren aurka.

Eroskik bere bidaien adarra saldu behar izan zuen zorrari aurre egiteko. ©Juanan Ruiz / Foku

Eroskik merkatuetara joko du bankuei ordaintzeko

Iker Aranburu

600 milioi euro arteko bonu bat jaulkiko du, datorren urtean itzuli beharreko zorra amortizatzeko.

Nafarroako Volkswageneko langileak, fabrikaren atarian, artxiboko irudian. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nafarroako VWen etsi egin dute baterien lantegiaren aferan, eta itunean jarriko dituzte indarrak

Irune Lasa

Langile batzordearentzat, «hutsegitea» da bateriak muntatzeko fabrika Landabenetik at egotea. Datozen bi urteetan espero den pattalaldiari begira, enpleguari eutsi nahi dio hitzarmen berriaren negoziazioan.

Kontsumo pribatuak eutsi egiten dio ekonomiari. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du

Iker Aranburu

Nastatek hamarren bat kendu dio uztailean aurreratutako datuari: %2 hazi da BPGa azken urtean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.