Albistea entzun

ELAk eskatu du geratzeko funtsezkoak ez diren jarduerak

Laguntza bereziak nahi ditu enplegua eta soldata galduko dituztenentzat.

Banatzaile bat Gasteizko supermerkatu batean, gaur.
Banatzaile bat Gasteizko supermerkatu batean, gaur. Raul Bogajo / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2020ko martxoak 16 13:15

Agiri baten bitartez jakinarazi duenez, «inkoherentzia handia da» herritarren konfinamendua dekretatzea baina aldi berean lanpostuetara ateratzeko betebeharrari eustea,  «non kutsatzeko arriskua oso handia baita». Horregatik, «funtsezkoak ez diren jarduera guztiak» eteteko eskatu die agintariei.

Jarduera ekonomikoa geratzeak langileei emango dien kolpea arintzeko,  ELAk uste du gobernuek ezohiko prestazio ekonomikoak ezarri behar dituztela. Hiru neurri aipatu ditu: kotizazio oinarriaren% 100eko estaldura langile guztientzat, bai eta langabeentzat ere; eta prestazio bat sortzea ikastetxeetan eskolak eteteak sortutako zaintza-lana bermatzeko (beste egoera batzuen artean); eta erantzukidetasuna bultzatzeko neurriak.

Sindikatuaren arabera, lan egin behar duten pertsona guztien osasuna bermatu behar dute administrazioek eta enpresek, «Osalanen eta ISPLNren plan eta gida espezifikoekin». Plan horiek ez betetzeak zigorra jaso beharko lukeela iritzi dio. «Administrazioek, horretarako, beren gain hartu behar dute prebentzio zerbitzuen eta mutualitateen kontrola».

Aldi baterako enplegu erregulazioei dagokienez, ELAk onartu du gertatu egingo direla, eta baldintza batzuk betetzeko eskatu du: «Beti negoziatu behar dira eta epe tasatu batekin (adibidez, alarma egoeraren aldia), eta ez zaie inola ere gutun zuririk eman behar enpresei, justifikaziorik gabe erabiltzeko».

Baina, kaleratzeak ez ezik, kontratazioak ere izan behar direla aldarrikatu du sindikatuak, esaterako, pertsonen garbiketara eta zainketetara bideratutako sektoreetan.

ELAk ziurtatu du laguntzeko prest dagoela eta koronabirusa geldiarazteko neurriekiko konpromisoa duela. Hala ere, kritika egin dio alarma egoera ezarri duen dekretuari: «Zentralizatzailea da, eta modu onartezin eta bidegabe batean inbaditzen ditu EAEren eta Nafarroaren eskumenak. Horren adibide garbia da Espainiako Estatuarekiko harremanetan ez dagoela inolako aldebikotasunik». Hala ere, ELAk faltan sumatu du Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jarduera ausartago izatea, hainbat enpresa pribaturen atzetik joan baitira.

LABen eskaera

LABek ostiralean eskatu zuen jarduera ekonomiko guztiak epe batez etetea. Sindikatu horren arabera, oinarrizko zerbitzu batzuk soilik eman beharko lirateke: osasuna, elikadura, garbiketa, energia eta ura, helduen zaintza eta garraio publikoa.  Agertoki horren aurrean, proposatu zuen Gizarte Segurantzaren lizentzia bat sortzea, langile guztiei soldataren %100 bermatuko diena. Sindikatuaren arabera, hori finantzatu beharko litzateke konpainientzako eta kapital errententzako zerga berezi bat sortuz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jeff Bezosek Amazoneko buruzagitza utzi du; besteak beste, Blue Origin espazio bidaien enpresari denbora emateko. ©Blue Origin / EFE

Enperadore modernoa

Iker Aranburu

Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos.

Jeff Bezosek Amazoneko buruzagitza utzi du; besteak beste, Blue Origin espazio bidaien enpresari denbora emateko. ©BLUE ORIGIN / EFE

Enperadore modernoa

Iker Aranburu

Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos.
Jeff Bezosek Amazoneko buruzagitza utzi du; besteak beste, Blue Origin espazio bidaien enpresari denbora emateko. ©Blue Origin / EFE

Enperadore modernoa

Iker Aranburu

Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua, atzo. ©IREKIA

Jaurlaritzak «masiboki» bultzatu nahi du energia berriztagarria

Julen Otaegi Leonet

Energia berriztagarrietarako trantsizioa bizkortu behar dela uste du Jaurlaritzak, eta hala eskatu dio Espainiako Gobernuari Industriaren energia kontsumoak murrizteko, ezinbestekotzat jotzen du Madrilek bat egitea eskakizun horrekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...