Albistea entzun

Eraikuntza eta azpiegiturak

ROBOTIKA AURRERATUA ERAIKUNTZAN

Tecnalia korporazio teknologikoak koordinatuta, Europako hainbat enpresak eta unibertsitatek kable robot bat sortu dute altuera handiko eraikinen muntatze eta mantentze lanetan erabiltzeko.

Tecnaliako teknikari batzuk, kable robotarekin.
Tecnaliako teknikari batzuk, kable robotarekin. TECNALIA

Europako Batzordearen laguntzarekin eta Tecnalia korporazio teknologikoak koordinatuta, Europako hainbat enpresak eta unibertsitatek eraikuntzan erabiltzeko kable robot bat sortu dute, eraikin oso altuetako muntatze eta mantentze lanetarako, hain zuzen ere.

Europako Horizon 2020 programak sustatutako Hephaestus proiektuaren barruan sortu dute kable robota, eta bultzatzaileek aurreikusi dute bost urte barru merkatuan izango dela. Lehen simulazioak egin dituzte dagoeneko, eta egiaztatu da egokia dela errezel hormako fatxadetan aplikatzeko. Horrelako fatxadak erabiltzen dira beiraz inguratutako etxe orratzetan, Bilboko Iberdrola dorrean, adibidez. Gainera, haren doitasun milimetrikoa egiaztatu da, eta ohiko garabi batena baino handiagoa da, garabiarekin lan gehiena eskuz egin behar baita.

Kable robota gai da eraikinetako fatxadetan batetik bestera mugitzeko eta instalazioarekin zerikusia duten lan guztiak egiteko —ainguratzeko materialak jartzea eta gainerako osagaiak mugitu eta instalatzea—, baita mantentze eta garbiketa lanak egiteko ere. Halaber, pieza astunak mugitzeko gaitasuna du, baita forjatuetan zuloak egiteko ere, ainguratze materiala azken posizioan jartzeko eta torlojutzeko. Beste ezaugarri nagusietako bat da gainerako sistemak baino eremu gehiagotara iristen dela, eta biraketa guztiak kontrola ditzakeela, bai eta fatxadaren makurdurara egokitu ere.

Kableen tentsioa, bestalde, denbora errealean monitorizatuta dago, beti eutsita dagoela ziurtatzeko. Izan ere, aurrez ezarritako tarte batetik irteten dela detektatzen badu, sistema berehala gelditzen da. Makineria guztia ordenagailu batera konektatuta dago, eta eskuz erabil daiteke; hala ere, erabat autonomoa da.

Lan arriskuak murriztu

Hephaestus proiektuak proposatzen duen automatizazioak onura hauek ekarriko lituzke: instalazio denborak eta kostuak %20 murriztea; mantentze lanen eta garbiketen urteko kostuak %44raino murriztea, azken emaitzaren kalitatea hobetzea, eta langileen segurtasuna hobetzea.

Kable robota martxan jartzeko, eskulan teknifikatua beharko da, eta segurtasun baldintza hobeetan lan egin ahal izango da; horixe da une honetan sektorearen erronka nagusietako bat.

Albiste gehiago

Gipuzkoa Turismoak aste santuetarako agenda berezia prestatu du. ©GIPUZKOA TURISMOA

Ez galdu Aste Santuko planik Gipuzkoan

Gipuzkoa Turismoa

Diberti zaitez Gipuzkoan barrena, eta bizi zure neurrira egindako esperientzia paregabea. 

Zumaia BHI Herri Eskolako batxilergoko ikasle batzuk. ©ZUMAIA BHI

Zumaia BHI herri eskola, publikoa eta euskalduna

Zumaia BHI

Zumaia BHI Herri Eskolak batxilergoko eskaintza zabala du. Giza eta Gizarte Zientziak, Zientziak eta Teknologia, eta Batxilergoko Orokorra modalitateak ematen ditu. Laster, eraikin berriaren ateak zabalduko ditu. Eraikin berritzailea da, eta hainbat eremutan antolatua egongo da.

Izaro Elorza Arregi • Oñatiko alkatea ©OÑATIKO UDALA

«Energia trantsizioan norantz joan nahi dugun jakitearekin ez da aski, bidea nola egin erabaki behar dugu»

Oñatiko udala

Mundu mailako erronkei tokikotik heltzeko urratsak egiten dabil azken urteotan Oñatiko Udala, hainbaten artean, Onaro telekomunikazio operadorea eta Oñatiko Energia Plana sortuta.

Boluntario batzuk lanean. ©ERRIGORA

Ehunka boluntario auzolanean

Errigora

Urtero bezala, ehunka boluntario auzolanean ari dira Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainan. Bat egin Errigora Balioekin leloarekin egingo da, hilaren 29ra arte, eta Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskuratu daitezke. Kalitate bikaineko elikagaiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.