Noiz sortua: 2020-03-24 12:10:20

Telebista

ETB1ek 'Go!azen etxean' saioa estreinatuko du bihar

Telesaileko pertsonaiek beren bizitza nolakoa den kontatuko dute; abesten entzungo dituzte ikus-entzuleek, eztabaidan, elkarri animoak emanez, eta egoera behar bezala igarotzeko gomendioak partekatuz.

Lorea Intxausti
Lorea Intxausti Pausoka Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2020ko martxoak 24

ETB1eko Go!azen telesailak otsailaren 21ean amaitu zuen denboraldia, baina bihar eta datorren asteko asteazkenean aktoreen solasaldiekin eta bideoekin osatutako programa berezi bat emango du euskarazko kateak: Go!azen etxean. 22:30ean izango da ikusgai, baina ondotik eta datozen egunetan EITBren webgunean ere ikusi ahalko da. Igandeetan ere emango dute, 21:00etan.

Mundu osoan koronabirusak sortu duen egoerak eragina dauka Go!azen-eko pertsonaien artean. Horrela, protagonistek etxean pasatzen dute eguna, eskolara joan ezinik, eta bertatik lanak egiten eta lagunekin txat bidez hitz egiten. Hori dela eta, etxeko gazteenengan pentsatzen, ETB eta Pausoka ekoizpen etxea saio berezi batzuk prestatzen ari dira.
ETBko saio berezi horietan, protagonistek etxetik zer kontatzen duten ikusi ahal izango da: nolako bizimodua uten, eta ikus-entzuleek abesten entzungo dituzte, eztabaidan, elkarri animoak emanez, eta egoera behar bezala igarotzeko gomendioak partekatuz.

Saio bakoitzak 50 minutu iraungo du. ETBren arabera, «itxialdiaren astuntasuna ahalik eta erarik egokienean igarotzeko asmoz» sortu dute programa.

Xabier Zabaleta Go!azen-eko gidoilari eta ekoizleak azaldu duenez, itxialdia iritsi zenean pentsatu zuten haurrentzako «eduki berezi bat sortzea» Go!azen-eko aktoreekin. «Asmoa da etxeko gazteenentzat entretenimendua sortzea. Ikusleei erakutsiko diegu telesaileko nolakoak diren pertsonaiek uda eta uda artean bizi izan dituzten gorabeherak. Istorioen jarraipen bat dago, eta etorriko direnen aurkezpen bat ere egongo da».

Aholkuak itxialdirako
Pertsonaien askotariko galderei erantzuten saiatuko dira programa berezietan: Nola dabil Eneko Manchesterren (Erresuma Batua)? Lortu al du Maddik gainerakoen konfiantza? Eta Igor, bakarrik jarraitzen al du Igorrek? Nola daramate Sarak eta Aimarrek elkarren arteko maitasun harremana? Bitxikeria gisa, Junek eta Danelek youtuber bihurtzeko ideia izango dute. Haien lehen saialdiak ikusi ahalko dira Go!azen etxean programan.

Saio berezietan, halaber, neska-mutikoek itxialdia pasatzeko aholkuak emango dituzte, «modu dibertigarrian eta pertsonaien ikuspegitik». Pertsonaiek abesti batzuk ere kantatuko dituzte —gehienak telesailean bertan aurreko denboraldian abestu zituztenak—. «Pertsonaiek, zenbaitetan, taldeka hitz egingo dute, eta, beste batzuetan, binaka edo hirunaka», iragarri du Zabaletak.   

Ezustekoak ere izango dira saio berezietan, eta aurreko denboraldietako pertsonaiaren bat azalduko dela nabarmendu du Pausokako gidoilari eta ekoizleak. «Aktore guztiek ikusi dute garrantzitsua dela beren ekarpena horrelako egoera batean».

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek Sanchez babestu du, baina uste du hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna