Sarean da asteazkenetako lehen 'Mantangorri'
Gaurtik aurrera, larunbatetan eta asteazkenetan argitaratuko da Mantangorri, BERRIAk haurrentzat eginiko gehigarria, alarma egoera dela eta. Haurren, gaztetxoen eta etxean egiten dituzten lanen argazkiak argitaratuko ditu.

Etxeko txikiek eskura dute jada asteazkenetako lehen Mantangorri gehigarri berezia. BERRIAk larunbatetan argitaratu ohi du haur eta gaztetxoentzako gehigarria, baina, alarma dela-eta, gaurtik aurrera asteazkenetan ere argitaratuko du, larrialdian haurrek zer irakurri izan dezaten.
Asteazkenetako Mantangorri-ren edukiek lotura izango dute aktualitateko gaiekin: gaur koronabirusari buruzko informazioa emango du, haurrentzat egokituta. Horretaz gain, ohiko denbora-pasak eta Belardoren komikia ere baditu. Aktualitateko gaiak haurrei azaltzeko ahalegina egingo du Mantangorri-k hurrengo asteazkenetan: klima larrialdia, migranteak…
Nola ari dira haur eta gaztetxoak bizi izaten berrogeialdia? Nola ari dira etxeko lanak egiten? Eta, horrez gain, zer egiten dute etxean? Liburuak irakurri, kirola egin, mozorrotu, kozinatu? Berrogeialdia etxean nola igarotzen ari diren erakusteko, haurren argazkiak argitaratuko ditu Mantangorri-k hurrengo aleetan. Bidali zuen argazkiak Mantangorri-n argitaratzeko mantangorri@berria.eus helbidera.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.