Literatura

Liburu formatua emango diote aurtengo Gutun Zuriari

Antolatzaileek bertan behera utzi dute martxoaren 30ean hastekoa zen literatur jaialdia, baina bertan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak bilduma modura argitaratuko dituzte

Aurtengo Gutun Zuria jaialdiaren aurkezpen ekitaldia Azkuna Zentroan
Aurtengo Gutun Zuria jaialdiaren aurkezpen ekitaldia Azkuna Zentroan Aritz Loiola/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2020ko martxoak 25 16:37

Saiakera. Hori zen aurtengo Gutun Zuria Bilboko nazioarteko letren jaialdiaren gaia, eta literaturaren esparruaz harago joateko asmoa zuten antolatzaileek. Berez, martxoaren 30etik apirilaren 4ra zen egitekoa Azkuna zentroan. Azkenera arte saiatu dira antolatzaileek programatutako ekitaldi batzuk online egiteko aukerari eusten, baina azkenean bertan behera gelditu da edizioa. Liburu bat kaleratu asmo dute, halere, Gutun Zurian parte hartzekoak ziren egileen testuekin. Besteak beste, Martha Rosler artista, Anari musikaria, Paul B. Preciado eta Alexei Yurchack pentsalariak eta Anjel Lertxundi eta Mari Luz Esteban  idazleak ziren jaialdian hitz egitekoak.

Publikazio horretaz gainera, Azkuna zentroaren hezkuntza programazioaren parte bihurtuko dira programatuta zeuden beste ekintza batzuk, eta aurtengo ediziorako programatutako beste saio batzuk hurrengo urteko ediziora pasatuko dituzte.

Aurreko edizioetako bideoak

Koronabirusaren ondorioz sortutako alarma egoeran, bestalde, #AzEtxean izeneko egitasmoa ere jarri du martxan alondegiak, bertako kultur eskaintzari digitalki irtenbidea emateko. Eta presentzia berezia eskainiko diote Gutun Zuria jaialdiari espazio horretan. Martxoaren 31tik apirilaren 5era bitarte, jaialdiaren aurreko edizioetan egindako hitzaldi sorta baten bideoak jarriko dituzte ikusgai.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan. Gaur, koronabirusaren larritasuna.

Santos Indurain Osasun kontseilariaren agerraldia, artxiboko irudi batean. ©Jesus Diges, EFE

Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela esan du gobernuak

Uxue Rey Gorraiz

Azken egunean, 223 positibo atzeman dituzte foru erkidegoan. Kutsatuen kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian.

EHUko ikasle batzuk, artxiboko irudian ©Luis Jauregialtzo / Foku

EHUk espedientea ireki dio irakasle bati, eskolak maskararik gabe ematen zituelakoan

Irati Urdalleta Lete

Farmazia Fakultateko irakasleak positibo eman du PCR proban. Hamabost eguneko epean ebatziko dute espedientea.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo

Ia ehun kasu gutxiago atzeman dituzte egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

Azken egunean, 608 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboek behera egin dute Nafarroan, Bizkaian eta Araban; Gipuzkoan ugaritu egin dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna