Noiz sortua: 2020-03-25 17:30:06

Fiskalitatea

Nafarroako Gobernuak zergak atzeratzeko aukera emango du

25.000 autonomori eten egingo dizkie urtarriletik ekainera arteko errenta zergaren ordainketak, eta, gainera, zor ororen ordainketa zazpi hilabetez atzeratuko zaie, interesik gabe.

Jose Mari Aierdi, Javier Remirez eta Ana Ollo kontseilariak
Jose Mari Aierdi, Javier Remirez eta Ana Ollo kontseilariak Nafarroako Gobernua Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2020ko martxoak 25

Beste foru dekretu bat, beste laguntza ekonomikoen sorta bat. Beste euskal ogasunek egin bezala, Nafarroak ere zergen ordainketa atzeratuko du. Kontseilu osteko agerraldian, Jose Mari Aierdi bigarren presidenteordeak azaldu du likidezia bermatu nahi diotela ehun ekonomikoari, batik bat «autonomo eta enpresa txikiei». Kolektibo horri begira eginda dago neurri nagusietakoa: errenta zergan, lehen eta bigarren hiruhilekoko ordainketak eten egingo dizkie. Neurri horrek 25.000 autonomori eragingo die, eta 27 milioi euro utziko du beren eskuetan.

Eguneko osasun egoerari buruzko agerraldiaren ostean, beste prentsaurreko bat eman dute, neurriok iragartzeko. Batetik, BEZ, errenta eta sozietate zergetan lehen hiruhilekoko autolikidazioak borondatez aurkezteko eta ordaintzeko epea ekainaren 1era atzeratuko da (egungo epemuga apirilaren 20a zen). Gauza bera otsaileko autolikidazioen kasuan: apirilaren 30era atzeratuko dira.

Bigarrenik, apirilaren 14ra arte Ogasunarekin kitatu gabeko zorraren kasuan, ordainketa hilaren amaierara atzeratuko da, eta, martxoaren 14tik aurrera jakinarazi diren kasuetan, ekainaren 1era atzeratuko da. Indarrean diren zorren ordainketa hilabete batez atzeratuko da. Hirugarrenik, zerga arloko prozedurak ere atzeratu egingo dira. Laugarrenik, zor ororen ordainketak zazpi hilabetez atzeratuko zaizkie, interesik gabe, autonomoei eta urtean sei milioi eurotik behera fakturatzen duten enpresa txikiei.

Kontratu publikoen egoera

Neurri bereziok hartuagatik, gobernuak dei berezia egin die egoera ekonomiko onean diren enpresei, «arduraz eta elkartasunez» joka dezaten. Zerga betebeharrak zintzo betetzeko eskatu die, ogasunak nahikoa diru sarrera izan ditzan ondoren koronabirusari aurre egiteko neurri bereziak finantzatzeko. Halaber, indarrean diren eta alarma egoerak eragiten dien kontratu publikoak eteteko edo luzatzeko aukera jaso du dekretuak. Erregimen berezi bat ezarriko da, kontratua eteten bada adjutikatzaileek kalte-ordaina jaso dezaten.

Halaber, Gizarte Eskubideen departamenduak banatutako laguntzen baldintzak aldatuko dira, egoeraren ondorioz adjudikatutako zerbitzua osorik edo partzialki bete ezin den kasuetan.

Alokairu laguntzak

Gizarte arloko neurri gehiago iragarri ditu. Babestutako etxebizitza batean edo merkatu librean errentan diren familientzat laguntzak jasoko dira, eta alokairua atzeratzeko edo barkatzekoa aukera egongo da. Neurrion tramitazioa telematikoki eska daiteke. Adibidez, alokairuan bizi diren gazteei zuzendutako EmanZipa programaren babesa martxoaren 14tik langabezian den edozein herritarri luzatuko zaio, eta etxebizitza sarbiderako kenkari berezien David izeneko programa egoera zurgarrian den orori. Babestutako etxebizitzen laguntzak automatikoki berrituko  dira, eta errentaren %75era zabalduko da kopurua.

Laguntzarik jasotzen ez dutenen kasuan, ordainketa atzeratzeko aukera jaso du Nasuvinsak bai bere parkeko etxebizitzetan nola norbanakoetan, bederen alarma egoerak iraun bitartean. Etxebizitzak alokairuan dituzten enpresei babestutako alokairu guztietan ordainketak atzeratzeko eskatzen die.

Zahar etxeak

Azken egunetan iragarritako foru aginduak jasotzen ditu dekretuak. Osasun publikoaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak ahalmena izango du zahar etxe publiko zein pribatuetan bertan direnak sartzeko, lekuz aldatzeko edo ateratzeko. Zahar etxe berriak abian jar ditzake edo egun direnen antolamendua aldatu.

 

Albiste gehiago

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegia, iaz. ©Iñigo Uriz / Foku

NUPek ez du eskola presentzialik egingo ikasturte honetan

Berria

Baxoa kontrol jarraikiaren bidez egingo dela esan du Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak. Hala ere, frantseseko ahozko azterketa mantentzea erabaki dute —lizeoko bigarren urteko ikasleek pasatu beharko dute—. Jaurlaritzak ez du baztertzen unibertsitatetan aurrez aurreko klaseei ekitea berriro, nahiz eta Espainiako Unibertsitate ministroak nahiago duen ikasleak ez itzultzea ikasgeletera. Eusko Jaurlaritzak «autonomia» defendatu du.

Herri Urrats, iaz. ©GuiIlaume Fauveau

Bertan behera utzi dituzte Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz

Oihana Teyseyre Koskarat

Udaberrian egitekoak ziren ikastolen aldeko jaiak, baina beste garai batean egitea aztertzen ari dira.

Apirilaren 3an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.686 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 597 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.736 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna