Grafikoak

Shock ekonomikoaren zenbakiak

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko erabakitako konfinamenduak, jarduera ekonomikoa gerarazi, eta shock ekonomiko bat eragin du, 36ko gerraz eta II. Mundu Gerraz geroztik ikusi gabea.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko gunea, Urnietan.
Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko gunea, Urnietan. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko abuztuak 5

Konfinamenduaren lehen ondorio ekonomikoak berehala ikusi ziren lan merkatuan, diru sarrerarik gabe geratutako enpresek milaka lagun kaleratu baitzituzten. Martxoan, langabezia erregistratuak inoizko igoerarik bortitzena izan zuen, eta eten egin zuen bost urteko joera positibo bat. Krisiaren lehen kolpea askoz gogorragoa izan zitekeen, baina enpresarik gehienek aldi baterako lan erregulazioen bitartez egin zioten aurre, beren langileen kontratuak etenda, baina ez hautsita.

[Klikatu grafikoen gainean, kopuru zehatzak ikusteko]

Langabezia Hego Euskal Herriko ia herri guztietan handitu da. Mapa honetan ikus daiteke herri bakoitzean zenbat lagun dauden lanik gabe, eta 2019tik orain arte datu horrek zer bilakaera izan duen (herri bakoitzeko biztanleria aktiboaren datua ez dagoenez eskura, herri bakoitzeko biztanleria osoaren arabera kalkulatzen du mapak langabeziaren portzentajea, hartara herrien artean konparaketak egin litezkeelako behintzat). Klikatu maparen gainean, xehetasunak eta grafikoa ikusteko:

 

Langabe kopuruan ez ezik, Gizarte Segurantzako afiliazioan ere nabaritu da ekonomiak hartu duen danbatekoa. Martxoko datuetan ez zen guztiz antzeman, hilabeteko batez besteko datuak baitira ezagutarazitakoak. Baina Espainiako Gobernuak jakinarazi zuen Gizarte Segurantzak 34.000 kotizatzaile galdu zituela martxoko azken bi asteetan.

Lan merkatuan ez ezik, kontu ekonomikoetan ere ikusitako erorikoa historikoa izan da. BPG barne produktu gordinaren murrizketak txiki utzi du Atzeraldi Handian gertatutakoa. Hori bai, oraingoz, aditu guztiek espero dute laburragoa izatea, eta jarduera ekonomikoak gora egiten hastea konfinamendu neurriak arindu ahala. Edonola ere, jada inork ez du uste suspertzea erorikoa bezain bizkorra izango denik. Nafarroako Gobernuak iragarri du urtea %6,4 eta %9 arteko atzeraldiarekin amaitu daitekeela; Eusko Jaurlaritzak %3,6ko eroriko bat iragarri zuen, baina kopuru hori okerrera aldatu beharko duela onartu du.
 

Koronabirusak lehen-lehenik jotako sektorea turismoa izan da, konfinamenduak seko geratu baititu aisialdiari lotutako bidaiak, baina baita negozio arrazoiengatik egindakoak ere. Gainera, ziur aski, turismoa izango da suspertzen azkena, dela hurrengo hilabeteotan bidaiatzeko izango diren mugengatik (estatuen arteko mugek itxita jarraitzen dute), dela herritarren beldurrarengatik eta zuhurtziarengatik.

Krisiaren eragina nabaria da bidaiarien joan etorrietan ere: Euskal Herriko bost aireportuetako datuetan ikus daiteke hori. Konfinamendu egunetan debekatuta egon dira joan-etorrikoak, bidaiarientzat erabat itxi dituzte Miarritzeko (Lapurdi) eta Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuak, eta oso hegazkin gutxik hartu dute lur Loiun (Bizkaia) eta Forondan (Araba).

Sektoreak krisi zantzuak erakusten hasia bazen ere, Euskal Herrian urterik oparoenak ari zen bizitzen. Bost aireportuek 2018an lehen aldiz gainditu zuten zazpi milioi bidaiarien marka eta zortzi milioikoa gainditzea zuten aurtengo erronka. Loiukoa da aireportu nagusia: lau bidaiaritatik hiruk erabiltzen dute, eta 2020rako begira, dagoeneko bost airebide berri iragarri zituen. Miarritzekoa, gehien erabilitako bigarren aireportua da, baina bidaiariak galtzen hasia zen. Forondakoa, aldiz, bizia hartzen, prezio baxuko airelinea batzuen itzulerarekin.

Konfinamenduak oinarrizkoak ez diren produktuen kontsumoa eten zuen; besteak beste, autoena. Autoen saltokiak martxoaren 16an itxi zituzten, eta ibilgailuen matrikulazioa geratu zuten. Giro ekonomikoa neurtzeko datu esanguratsua izan ohi da auto berrien salmenta, ez bakarrik lana galtzen dutenek nekez erosiko dutelako auto bat, baizik eta diru sarrerei eustea lortu duten asko ere zuhurrago jokatzera behartzen dituelako gauzek okerrera egin behar duten usteak.

Etxebizitzen salmentan ere nabari da COVID-19aren krisi ekonomikoaren eragina. Hego Euskal Herrian, lehenengo lehenengo bi asteetan nabarmena izan zen jaitsiera, salerosketa agentziak ezin izan baitzuten bisitarik egin hilabete osoan zehar. Krisiaren hasierako asteetan, etxebizitza berri gutxiago erosi dira, eta bigarren eskukoetan ere nabaritu da kolpea, zertxobait txikiagoa izan den arren. COVID-19aren aurretik, etxebizitzen salerosketen sektorea geldialdi zantzuak erakusten hasia zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Antigeno testak, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio, FOKU

Azken bi hilabeteetako positibo gehien atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak eta Osasunbideak 1.133 COVID-19 kasu atzeman dituzte astelehenean egindako probetan; azaroaren 19tik erregistratu den kutsatu kopururik handiena da. Jaurlaritzak onartu du «tentsioa» nabaritzen hasi dela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan.

Francisco Guerrero egoiliarra, Pfizerren txertoa jasotzen, Iruñeko El Vergel zahar etxean. ©Nafarroako Gbernua

Pfizerren txertoen erdiak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Ion Orzaiz - Arantxa Iraola

Aste honetan iristekoak ziren dosien %56 jaso ditu Osakidetzak, eta %50 Osasunbideak. Auziak kalapita sortu du talde politikoen eta administrazioen artean

Erizain bat, emakume bati koronabirusaren kontrako txertoa jartzen. ©CHRISTOPHE ARCHAMBAULT / EFE

Txertaketari buruzko hainbat argibide

Ion Orzaiz - Arantxa Iraola

Zer immunitate dakar txertoak? Noiz hasten da efektua egiten? Zehazki, zer eragozten du txertoak? Txertaketa kanpainak hainbat galdera sortu ditu, eta horietako batzuei erantzun die BERRIAk, Paco Borrego immunologoaren laguntzarekin. 

Koronabirusa egunez egun

Koronabirusaren krisiari buruzko buletin berezi honek azken 24 orduetan gertatutakoaren gakoak eskainiko dizkizu. Arratsaldero jasoko duzu.

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informatzeak zenbat balio duen.

Izan zaitez BERRIAlaguna