ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Gure Esku-k solasaldi digitalen beste ziklo bat egingo du

Bihar izango da aurrenekoa; Itziar Ferron Villodas eta Karlos Ibarguren ariko dira, zaintzaz (19:00).

Mertxe Mugika Kike Amonarrizekin ariko da solasean euskararen inguruan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
jon olano
2020ko maiatzaren 13a
16:05
Entzun

Koronabirusaren hedapena galarazteko itxialdian, Gelditu. Hausnartu. Erabaki solasaldi digitalak antolatu zituen Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak. Bost saio egin zituzten apirilaren 23tik, eta beste bost saioko beste ziklo bat antolatu dute, formatu berean.

Internet bidezko solasaldiotan, bi hizlari elkarren artean ariko dira hizketan, ordu erdiz, eta dagokien gaiari buruz egiten duten egoeraren analisiaz eta euren ustez behar diren aldaketez eta hartu beharreko erabakiez mintzatuko dira.

Zaindu zaintzen gaituen hori | Maiatzak 14 · 19:00 (euskaraz)

Itziar Ferron Villodas zahar etxeko zaintzailea eta ELAko ordezkaria.

Karlos Ibarguren doktore eta Osakidetzako Emergentzietako Asistentziako medikua.

Krisi ekonomikoa: lehengo lepotik burua | Maiatzak 19 · 19:00 (euskaraz)

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko Feminismo arduraduna.

Joseba Barandiaran ekonomialari eta Euskal Ekonomisten Elkargoko kidea.

Teknologia: askatasuna eta kontrola | Maiatzak 21 · 19:00 (gaztelaniaz)

Eva Rodriguez de Luis ingeniari eta teknologia berrietako aditua, Xataka atariko editorea.

Gorka Julio informatikari software-garatzaile, irakasle eta Talaios Kooperatibako kidea.

Euskara: etxealditik etorkizunera begira | Maiatzak 26 · 19:00 (euskaraz)

Kike Amonarriz soziolinguista eta Euskaltzaleon Topaguneko lehendakaria.

Mertxe Mugika AEK-ko kide eta koordinatzaile ohia.

Klima eta natura: zirt edo zart egiteko unea | Maiatzak 28 · 19:00 (euskaraz)

Ane Zabaleta geologo, zientzia doktore eta geodinamikan espezializatua, eta EHUko ikertzailea.

Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlari (BC3), irakasle eta bioaniztasunaren galera ikertzeko IPBES adituen taldeko kidea (NBE).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.