Noiz sortua: 2020-05-19 16:01:04

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neurriak doitzeko proposamenak egin dituzte

Heldu den astelehenetik aitzinera bigarren fasera pasatzeko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak bigarren fasera pasatzeko «parametroak» betetzen dituzte, Nekane Murgaren eta Arantxa Tapiaren hitzetan. Nafarroak mugak eta ordutegiak kentzea eskatu du; besteak beste, mendizale eta txirrindulariei.

Iruñeko taberna bateko terraza, gaur.
Iruñeko taberna bateko terraza, gaur. Iñigo Uriz / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2020ko maiatzak 19

Eusko Jaurlaritzak uste du prest dagoela konfinamendu arinduaren bigarren fasera pasatzeko, eta hori proposatu dio Espainiako Gobernuari. Nekane Murga Osasun sailburuak eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak eman dituzte xehetasunak, eta, adierazi dutenez, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak astelehenetik aurrera bigarren fasean sartzeko «parametroak» betetzen dituzte. Bi sailburuek azaldu dute Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean «aldebiko» negoziazioan ari direla bigarren fasearen aplikazio baldintzak adosteko. Nafarroako Gobernuak ere proposamenak helarazi dizkio Madrili.

Tabernak, elkarteak eta jatetxeak %50eko edukierarekin irekitzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak. Espainiako Gobernuaren proposamena %40koa da, baina Jaurlaritzak zabaldu egin nahi du, «nahasteak saihesteko», orain arte terrazak %50eko edukierarekin irekitzeko baimena izan baita indarrean. Taberna, elkarte eta jatetxe barreneko baldintzak terrazen berak lirateke: mahaietan kontsumitu beharko da, pertsonen arteko bi metroko tartea errespetatuta, eta ezingo da zutik edo barran egon.

Maskaren erabilera espazio itxietan nahitaezkoa izatea nahi du Jaurlaritzak, eta espazio irekietan, berriz, bi metroko distantzia segurtatu ezin denean. «Mugikortasun handiagoa, jende gehiago kalean, eta maskaren erabilera handiagoa», adierazi du Tapiak. Murgak ere ohartarazi du mugitzeko askatasun handiagoak ez duela erran nahi «edozer gauza» egin daitekeenik: «Gomendioak zorroztasunez eta konpromiso indibidual eta kolektiboz» bete behar dira. Erakustazokak irekitzearen alde agertu da Tapia, baina azterketak egiteko.

Nafarroan, Batxilergoko 2. urteko ikasleak bakarrik itzuli ahalko dira ikastetxeetara, proposamenaren arabera. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak nahi du areto irekietan 200 ikusleren mugari eustea, eta baita elkarte gastronomikoetan edo antzekoetan biltzeko debekuari ere. Kontrara, eskatu dute 400 metro koadro baino handiagoak diren altzari dendak zabaldu ahal izatea.

Probintzien artean ez

Probintzien arteko joan-etorriak mugatzen jarraitu nahi du Jaurlaritzak, «arrazoi sozioekonomikoetarako» salbu. Hala, lanera edo medikuarengana joateko mugitzen ahalko litzateke, proposamenaren arabera, baina «inola ez» kirolerako, aisialdirako edo kultur arrazoietarako: «Hurrengo fase baterako utziko dugu hori», azaldu du Tapiak.

Nafarroako Gobernuak, berriz, proposatu du  udalerrietatik ateratzeko debekua eta ordutegiak kentzea, besteak beste, mendizaleei eta txirrindulariei. Ibaietan bainatzeko aukera mahai gainean jarri nahi du hurrengo bileran, Madrilek hondartzak eta igerilekuak bakarrik hartu dituelako kontuan.

Etxean biltzeari buruz, Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu dio «irizpide argi bat» eman dezala, gaur egungoa «interpretazioen araberakoa» delako. Gaur-gaurkoz, ezin dira jende taldeak etxeetan bildu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Museoak, zinemak, antzokiak

Aisialdi eta kulturguneak ere %50eko edukierarekin irekitzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak: horien artean dira zinemak, museoak eta antzokiak, baina baita dendak eta saltoki handiak ere. Horietan ere bi metroko distantzia mantendu beharko litzateke pertsonen artean.

Azterketak egin ahal izateko espazio handiak irekitzearen alde ere egin du Jaurlaritzak; erraterako, BEC, Ficoba eta halakoak. Ez lirateke azokak egiteko, ordea, baizik azterketetarako soilik. Hizkuntza eskolak eta euskaltegiak irekitzearen alde ere egin du Jaurlaritzak proposamenean. Zahar etxeetara senideak bisitan joan ahal izatearen alde ere bai.

Nafarroako Gobernuak eskatu du malguago jokatzeko landa eremuko herrietan. Esaterako, gurtza lekuak %50 bete ahal izatea 500 biztanle baino gutxiagoko herrietan, eta aukera ematea baratzean lanean aritzeko bigarren etxebizitzako herrian, udalaren baimenarekin.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna