Noiz sortua: 2020-05-22 12:12:37

LABek auzitara eramango du Arcelorren enplegu erregulazioa

LABek iragarri du auzitara eramango duela Arcelor Mittalen zuzendaritzak aurkezturiko aldi baterako erregulazio espedientea. Lan Ministerioan erregulazioaren aurkako txostena aurkeztu ondoren hartu du erabakia.

Protesta bat, Zumarragako plantan (Gipuzkoa), 2016an
Protesta bat, Zumarragako plantan (Gipuzkoa), 2016an Jon Urbe (Foku) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2020ko maiatzak 22

LABek ez du ikusten Arcelor Mittalek aurkeztu duen erregulazio horren beharrik, eta salatu du zuzendaritzak ez duela inoiz egiaztatu COVID-19agatik enpresaren egoeran okertu dela. «Hau ez dugu guk bakarrik esaten: sindikatu guztiek publikoki salatu dugu».

LABek ziurtatu du Euskal Herriko «lantoki eta langile guztiei» eragingo diela neurriak, nahiz eta duela gutxi enpresak jakinarazi ez zela hala izango.

Horrekin batera, ohartarazi du Arcelor Mittalek «11 urte jarraian» daramala aldi baterako erregulazioak ezartzen eta «iruzur» egiten, «gaur egun indargabetuta dagoen legedi bati esker». Hori baliatuz, Euskal Herrian dituen lanpostuen erdiak kendu dituela azpimarratu du.

Sindikatuak gogoratu ditu Arcelor Mittalek «etekin handiak» izan dituela azken urteetan, eta «hedatzen» ari dela Italiako Ileva taldeak eta Indiako Essar Steelek erosi zutenetik.

LABek salatu du Espainiako komunikabideen bidez ezagutu dituela aldi baterako erregulazioen edukiak, euskal esparruko «negoziazio batzordea alde batera utzita». Jokaera hori ez dela berria gogoratu du.

«[Espainiako] Estatuko esparrua erabiltzen du [sindikatuen] indar korrelazioa aldatzeko eta euskal langileen ziurgabetasuna areagotzen duten erabakiak prekarizatu eta inposatzeko». «Euskal lantegiak beti dira trukerako txanponak, eta euskal langileak dira sakrifikatuak», gaineratu du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako tabernetako terrazak, jendez beteta. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Hegoaldea, hirugarren fasearen peskizan

Edurne Begiristain

Datozen egunetan ere datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria. Erkidegoek kudeatuko dute nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko azken urratsa

Lanbideren bulego bat itxita, maiatzaren hasieran, Bilbon. ©Luis Jauregialtzo / Foku

Ia 3.800 langabe gehiago maiatzean, Hego Euskal Herrian

Edu Lartzanguren

Denera, 182.852 pertsona daude izena emanda lana topatzeko zerbitzuetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna