hilberria

Mattin Larzabal hil da, Gure Irratia-ko aurkezle historikoa

2012an Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren Ohorezko aipamena jaso zuen, Gure Irratian eginiko 30 urteko ibilbide oparoagatik.

@gureirratia Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko ekainak 2

Gure Irratia-ko aurkezle historiko Mattin Larzabalhil da gaur (Aiherra, Nafarroa Beherea, 1950). 30 urteko ibilbide luzea egin zuen irratian, eta, besteak beste, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 24. aldiko Ohorezko aipamena jaso zuen 2012an. Euskal Irratiek sare sozialen bidez adierazi dute euren atsekabea: «Urte askotan euskararen garapenaren alde lan egin zuena. Doluminak familiari».

Laborari familia bateko zazpi seme-alabetan gazteena zen. Seminarioan sartu arren, urte gutxiren buruan egin zuen martxa Pauera (Okzitania), Zuzenbideko ikasketak egiteko. 1970eko hamarkadan, Baionako Mendeberri elkartea sortu zuen. Elkarte horrek lan handia egin zuen euskararen alde hamarkada horretan, gazteekin eta euskarazko ikastaroak ematen.

1982an, ordea, Frantzian irrati uhinak askatzearekin batera, Larzabalek Gure Irratiaren aldeko apustua egin zuen.

Hasi berria zen irratia, eta egunean ordu gutxi batzuetan eskaintzen zituen saioak. Lanik gabe geratu ostean, boluntario hasi zen bertan Larzabal, aurkezle. Hilabete batzuen ostean, irratiak jasotako laguntza ekonomikoei esker, langile profesional bilakatu zen. Ordutik, irratiko txokoan ez ezik, lekukotzak jasoz ere aritu zen Ipar Euskal Herrian zehar, mikrofonoa eskuan.

30 urte egin zituen hala, eta horregatik jaso zuen Rikardo Arregi Sariaren Ohorezko aipamena. Horien helburua «euskal kazetaritzan aitzindari eta bide erakusle» izan direnen ibilbidea aitortzea da, eta, Larzabalen kasuan, haren hurbiltasuna, umorea eta «ibilmolde libertario xamarra» saritu nahi izan zituzten. Erretiroa hartu ostean, jarraitu zuen kazetaritzari lotua: azkeneko urteetan Herria astekarian Hego Euskal Herriko albisteak idazten zituen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Vladimir Putin, Errusiako presidentea, artxiboko irudi batean. ©ALEXEI DRUZHININ / KREMLIN POOL / EFE

Errusiak COVID-19aren aurkako lehen txertoa erregistratu du

Munia El Marhoum Iruretagoiena

Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du «immunitate egonkorra» lortzea ahalbidetzen duela.

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

59 kasu atzeman dituzte Nafarroan

Berria

Pertsona bat hil da azken orduetan Tuterako osasun eremuan. Nafarroako Gobernuak ez ditu neurri orokorrak ezarriko momentuz.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Oldarraldi bat atzeman dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

25 bat positibo detektatu dituzte; gehienak sasoikako langileen artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna