Futbola

Damaris Egurrola badoa Athleticetik

"Beti amestu" dituen beste erronka batzuen bila joateko ordua dela esan du, ohar bidez. Bost urte egin ditu zuri-gorriekin. 

jarraia182420.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko ekainaren 5a
22:44
Entzun

Damaris  Egurrola (Florida, AEB, 1999) ez da Athleticen ariko datorren denboraldian. Hori jakinarazi du ohar bidez. "Beti amestu izan ditudan beste erronka batzuei aurre egiteko garaia" dela azaldu du. Anbizio horren  eta "beste egoera" batzuen eraginez hartu du erabakia: "Ulertzen dut nire erabakiak hainbat iritzi sortuko dituela, baina errespetua eskatzen dut. Ez da erraza horrelako erabaki bat hartzea. Egoera hau hasieratik ez da izan nahiko genukeen bezalakoa". Athleticek dena eman diola esan du: "Bost urte hauetan dena izan da Athletic niretzat". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.