Katalunia

Hamar urteko zigor eskaria egin du fiskaltzak Traperorentzat

Sedizioa eta desobedientzia egozten dizkiote Kataluniako Generalitateko mossoen buru izandakoari.

Josep Lluis Trapero, 'mossoen' buruzagi ohia, Bartzelonako epaitegietatik irteten. TONI ALBIR, EFE
arantxa elizegi egilegor
2020ko ekainaren 8a
14:03
Entzun

Fiskaltzak murriztu egin du Josep Lluis Trapero mossoen buru izandakoaren aurkako zigor eskaria. Hasieran, matxinadagatik 11 urteko kartzela zigorra eskatzen bazuen ere, sedizioa egozten dio orain, eta hamar urteko kartzela zigorra eskatu. Baina fiskaltza prest legoke delitu hori desobedientziarenarekin aldatzeko eta 60.000 euroko isuna onartzeko, betiere auzitegiek sedizioa frogatutzat jotzen ez badute. Kasu horretan, urte bat eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa ere eskatuko luke Traperorentzat, eta, hala, ez luke espetxera joan beharko.

Traperori, Pere Soler mossoen zuzendari ohiari eta Cesar Puig Barne Kontseilaritzako idazkari izandakoari matxinada delitua egotzi zieten 2017ko urriaren 1eko independentzia erreferenduma «ahalbidetzeagatik», eta urte horretako irailaren 20an Ekonomia Kontseilaritzaren aurreko «setioa ez gelditzeagatik». Azken biei ere eskaintza bera egin die fiskaltzak, hau da, hamar urte sedizioagatik, edo 60.000 euro desobedientziagatik.

Teresa Laplana mossoen intendente ohiaren kasuan, berriz, eutsi egin dio hasierako zigor eskaerari, hau da, lau urteko espetxe zigorra sedizioagatik, edo 30.000 euroko isuna eta urtebeteko inhabilitazioa desobedientziagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.