Enpresak

Karbonoan neutroak izango diren erregai sintetikoak ekoitziko ditu Petronorrek

Karbonoan neutroak izango diren erregai sintetikoak egingo ditu Bilboko portuan eraikiko duen lantegi berrian, argindar berriztagarriarekin uretatik lortutako hidrogenoa eta findegiko CO2a erabiliz. Beste lantegi bat ere eraikiko dute, hiri hondakinak eraldatu eta findegirako gasa sortzeko. Hasierako inbertsioa 80 milioi eurokoa izango da.

Erregai sintetikoa lortzeko prozesua.
Erregai sintetikoa lortzeko prozesua. Repsol Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2020ko ekainak 15

Aldatu ala hil. 2050. urtean karbonoan neutroa izatea dauka goiburu Europako Itun Berdeak, eta Batasunak bere buruari ezarritako helburu horretarantz joan behar dute herrialde, ekonomia eta sektore guztiek. Petrolio findegiek izan dezakete etorkizunik karbono isuri txikiko etorkizun horretan? Galdera horri erantzutera datoz gaur Repsolek aurkeztutako bi egitasmoak, trantsizio horretan urratsak egiten ari direla erakutsiz. 

Bi lantegi eraikiko ditu Petronorrek Bilboko portuan. Batetik, teknologia berrien probaleku izango den fabrika, non karbonoan neutroak izango diren erregai sintetikoak ekoitziko dituzten. Horretarako, bi lehengai izango dituzte: iturri berriztagarrietako argindarrarekin uretatik elektrolisi bidez lortutako hidrogenoa, eta Muskizko findegian sortzen den karbono dioxidoa. 

60 milioi euroko inbertsioa eskatuko du lantegi horrek, eta  lau urteren buruan lanean ariko da, egunean 50 upel erregai likido sintetiko ekoitziz. Beste ekoizpen bat ere aterako da lantegi horretatik, enafta direlakoak —karbonogabetutako naftak— kimika industrian eta lubrifikatzaile gisa erabiliko direnak.

Teknologia hori garatzeko Repsolek Saudi Aramcorekin akordioa daukala azaldu du Josu Jon Imazek, Repsoleko kontseilari ordezkariak. Lantegiaren garapenean, berriz, Repsolek Petronor bera eta Energiaren Euskal Erakundeak izango ditu bazkide.

Lantegi horren ondoan, beste lantegi bat ere eraikiko dute Bilboko portuan. 20 milioi euroko inbertsiorekin, pirolisi instalazio bat egingo dute, hiri hondakinetatik gasa ateratzeko, zeina gero erabiliko den Muskizko findegian, gaur egun erabiltzen diren erregaien zati bat ordezkatzeko. 

Hiri hondakinak nondik etorriko diren galdetuta, hori negoziatzen ari direla azaldu du Imazek, baina zehaztu du kartoi, paper, plastiko eta oihalak izango direla, eta aurrez prozesatuta iritsiko dira pirolisi lantegira, gai inerte gisa. 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Angeluko hondartza. ©Guillaume Fauveau

Maskara derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere

Olatz Esteban Ezkati

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian: 224 kasu izan dira azken orduetan. Gipuzkoako tabernariak kexu agertu dira Jaurlaritzaren murrizketak direla eta

Emakume bat oinez Donostian, erosketen poltsak eskuetan, joan den apirilean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zaurgarrienak, zaurgarriago

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Pandemiak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak sakondu dituela ondorioztatu du Emakunderen txosten batek. Egoera hobetzeko gomendioak eman dizkie erakundeei

Jedea Bilboko metrotik irteten, maskara jantzita ©Luis Tejido/EFE

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian

Berria

Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna