Ehunka pertsona atera dira kalera Ezkerraldearen egoera salatzeko

Sestao, Portugalete eta Santurtzi zeharkatu dituzte prekaritateak eta pobreziak gora egin dutela salatuz.

Manifestazioa, Sestaon. ARITZ LOIOLA, FOKU
2020ko ekainaren 20a
14:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Ehunka pertsona atera dira gaur goizean kalera Ezkerraldean eskualdearen defentsan. Hainbat langabe, bizilagun eta pentsiodun elkartek, gizarte kolektibok, talde feministek eta sindikatuk deituta, Sestao, Portugalete eta Santurtziko kaleak zeharkatu dituzte, prekarietatea eta pobrezia handitu direla salatuz.

Ezkerraldean 20.000 pertsonatik gora langabezian daudela salatu dute, eta 8.000 langileri aldi baterako lan espedienteak ezarri dizkietela. Horregatik, koronabirusaren testuinguruan, lehenbailehen langabezia tasa altuari, prekarietateari eta pobreziari aurre egiteko «neurri zehatzak» eskatu dituzte.

Gainera, salatu dute gerrak, gastu militarrak eta armen erosketa finantzatzea baliabide publikoak xahutzea dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.