EITBk barkamena eskatu du Julian Iantzik 'El Conquis'-eko lehiakide bati esandakoengatik

Emakumezko lehiakideak beste emakumezko batekin duen harremanaren inguruan aurkezleak eginiko galderak salatu dituzte hainbat taldek eta gizabanakok. EITBk esan du «testuinguruari» lotu behar zaizkiola.

Ika-mika eragin uen elkarrizketaren une bat. EITB
2020ko ekainaren 30a
21:39
Entzun

El conquistador del fin del mundo abenturazko saioaren finala eman zuen ETB2k atzo, eta Julian Iantzik emakumezko lehiakide bati eginiko galderek hautsak harrotu dituzte sare sozialetan. Finaleko momentu batean, Julian Iantzi aurkezleak galdetu zion Eider Garcia Durana parte hartzaileari ea zer harreman mota zeukan bere emaztearekin, eta bi emakumeen arteko harremana benetakoa edo «txantxa» ote zen gaineratu zuen. Gazteriaren Kontseiluak eta Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako behatokiak salatu egin dute aurkezlearen jarrera.

Kontseiluaren arabera, «garrantzitsua da horrelako jarrerak salatzea, eta eredu positibo eta askotarikoak sortzeko beharra aldarrikatzea».

EITBk oharra plazaratu du astearte gauean, «barkamena» eskatzeko «aurkezleak egindako galderengatik minduta sentitu diren pertsona eta kolektiboei». Oharraren arabera, EiTB «bat dator hainbat ezkontza moten defentsarekin». Irrati telebista publikoak azaldu duenez, aurkezleak lehiakideari egindako galderak, «saioaren hasieran egindako aurkezpen bideoaren testuinguruari eta saioaren inguruko esperientzia handiari lotu behar zaizkio».

Finalak azken sei urteetako ikusle kopururik handiena lortu zuen: ikusleen %28k ikusi zuten, eta uneren batean edo bestean 296.000 lagunek ikusi zuten saioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.