Arrauna. Kontxako Bandera

Hondarribiak eman du kolpea

Azkarrena izan da lehen jardunaldian, eta Zierbenak bakarrik eutsi ahal izan dio, 7,92 segundora heldu baita. Santurtziri 19,36 atera dizkio, eta Oriori, berriz, 23,62. Lau talde horiek ariko dira datorren igandeko ohorezko txandan.

Hondarribia garaile izan da lehen jardunaldian.
Hondarribia garaile izan da lehen jardunaldian. Juan Carlos Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola -

2020ko irailak 6 09:40

2018an, Hondarribia. 2019an, Hondarribia. Eta 2020an, aukerarik handiena Hondarribiak dauka Kontxako Bandera irabazteko. Erakustaldia emanez, kolpe batez astindu ditu ia aurkari zuzen guztiak. Zierbenak bakarrik eutsi die, 7.92 segundora heldu baita. Gainontzekoak oso atzean utzi ditu, eta datu horrek erakusten du hori: datorren igandean ohorezko txandan alboan izango ditu Santurtzi eta Orio, eta 19,36 eta 23,62 segundo atera dizkie, hurrenez hurren. 

Bigarren txandan joan da gaurko garailea, hirugarren kaletik, eta aukera on horri etekina atera dio, zorte onari lan oso ona gehituz. Orio izan du alboan, laugarren kaletik, eta Zierbena bigarrenetik eta Cabo aurrenekotik. Galiziarrak azkar geratu dira lehiaz kanpo. Beste hirurak buruz buru joan dira kanpoko luzean, lehen postua txandakatuz. Itsasoa mugitua zegoen, eta haizea ere bazebilen, baina, eguzkia ateratzearekin batera, itsasoa leundu bezala egin da. Hala ere, hori horrela gertatuagatik, baliatu egin behar da, lanak ondo eginez. Kanporako bidean, Hondarribia, Orio eta Zierbena joan dira, dotore asko. Ziabogan, Hondarribiak eta Zierbenak segundoa atera diote Oriori, eta bira utzia zeukaten Santurtzi, lehen txandako garaile izan dena.

Bueltako luzean atera dizkio aparrak itsasoari Hondarribiak. Jakina da dotore moldatzen dela poparean, eta gaur ere bete egin du hain berea duen hori. Hala ere, buelta hartu eta berehala, Zierbenak jo du astinaldia, eta lau bat segundoren aldea lortu. Orio geratzen hasita zegoen, eta Hondarribiak bakarrik eutsi dio enbidoari. Azkar batean jan dio aldea Zierbenari (pixka bat lehenago, epaileak Bizkaiko taldea bere kalera bidali du, Hondarribiarenean zihoanean), eta, estropada burua hartu duenetik, hegan joan da. Aurkari zuzena duenari 10 ea 11 segundoren aldea ere atera dio batzuetan. Gero, badiara gerturatzen ari zirela, Zierbena bizpahiru segundora jarri zaio, baina badia barruan jarri ditu aldeak Hondarribiak. Hala ere, Zierbenak lortu du aukerei eustea, eta estropada jarri zaion bezala jarrita, ez da gutxi. 

Bestelako aldartearekin, berriz, Oriok bukatu du. Estropadaren bigarren erdian joan zaizkio aukera guztiak. Santurtzik ere izango du zer kontatu. Lehen txandan ondo irabazi, denbora ona egin, baina banderatik 19 segundora geratu. Aurreneko txanda horretan, Santurtzik ziabogaren aurretik handitu die aldea Urdaibairi eta Donostiarrari. Zarautz oso atzean zetorren. Buelta eman eta segituan, ospa egin die gertuen zituen bi aurkariei, eta 18 segundora ere utzi ditu Urdaibai eta Donostiarra. Txikitu behar zituela ematen zuen, baina badian sartu aurreko une txiki batean, hamar segundo jan dizkiote atzekoek. Gero, badia barruan, inork espero ez zuen bidea hartu du Santurtzik, ez baita hirugarren eta laugarren kaleetarantz joan. Azkenean, 10 segundo atera dizkio Urdaibairi, eta 11, berriz, Donostiarrari. 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasunako jokalariak garaipena ospatzen, Athletici irabazi ostean, Sadarren, klubaren mendeurrenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ginga jarri dio mendeurrenari

Mikel O. Iribar

Osasunak irabazi egin dio Athletici euskal derbian, klubaren 100. urteurrenean. Ruben Garciak sartu du partidako gol bakarra, penaltiz. Aurkariaren atean zehaztasunik gabe aritu dira bi taldeak

Lucas Ocampos Sevillakoa eta Takashi Inui Eibarrekoa, lehian, atzoko partidan. ©MANUEL VIDAL / EFE

Garaipen prestigioduna

Iñigo Lasa

Lehen aldiz irabazi du Eibarrek Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen, eta emaitzen bolada onari eutsi dio. Kike Garciak sartu du gola

Realeko jokalariak Getaferi sartutako gol bat ospatzen. ©JON URBE / FOKU

Realak lidergoari eutsi nahi dio, eta Alavesek, gora egin

Jon Ander De la Hoz

Gipuzkoarrek Huesca hartuko dute Anoetan. Valladoliden zelaian jokatuko dute arabarrek

Geogheganentzat Giroko etapa, eta Wellensentzat Vueltakoa

Geogheganentzat Giroko etapa, eta Wellensentzat Vueltakoa

Ainara Arratibel Gascon

Bihar amaituko da Italiako Giroa, eta Hindley eta Geoghegan denbora berdinarekin abiatuko dira azken erlojupekoan. Pello Bilbao laugarren da, eta 1.19ra du podiuma.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna