Lointek Gernika 50 - 66 Perfumerias Avenida

Lointek Gernikak galdu egin du Superkopako finala

Lointekek lehiari eutsi zion atsedenera arte, baina, bigarren zatian, Perfumerias Avenidak ihes egin zion Miribillan.

Silvia Dominguez jokalaria (Perfumerias), jaurtiketa bat egiten, Lointekeko Itziar Ariztimuñoren defentsaren aurrean, atzo, Bilbon. JAVIER ZORRILLA / EFE
2020ko irailaren 14a
11:39
Entzun

Lointek Gernikak ezin izan du denboraldia biribildu, nahiz eta asmoari amaierara arte eutsi dion. Atzo, Espainiako Superkopako finala jokatu zuen lehen aldiz, Perfumerias Avenidaren aurka, eta, orain arte bide harrigarria egin duen arren, ezin izan zuen finala irabazi. Bilboko Miribillan jokatu zuten partida, eta Salamancakoek 50-66 irabazi zuten.

Lointekek ondo hasi zuen partida, eta lehen bi laurdenetan mantendu zuten maila: 0-7 galtzen hasi arren, 15-15 berdinduta iritsi ziren lehen laurdenaren amaierara. Bigarrenean ere indar handiarekin jokatu zuten, eta 31-32 amaitu zen lehen zatia. Guztia zegoen erabakitzeko.

Perfumerias Avenida hirugarren zatian hasi zen aldea handitzen, 0-13ko partzial batekin. Lointek erritmoari jarraitzen saiatu zen arren, hamar punturen aldeari eutsi zioten Salamacakoek une oro.

Hamar minutu falta zirela, 42-51 galtzen ari zen Lointek. Taldeak ez zuen amore eman, eta hamar puntura jarri ziren, baina azken minutuetan ez zuten aldea murrizterik izan. Porrotaz harago, lehia ikusgarriko denboraldi bat egin du taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.