Gizonezko bat atxilotu dute Azpeitian, Alemanian hilketa bat egitea egotzita

50 urteko gizonezko bat da, eta Europako atxilotze agindu bat zuen.

Azpeitia, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2020ko urriaren 14a
16:18
Entzun

Ertzaintzak 50 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Azpeitiko (Gipuzkoa) hotel batean, Alemanian hilketa bat egitea egotzita. Ertzaintzak gizonezkoa identifikatu, eta, ihes egindako pertsona bat izan zitekeela susmatu ostean, atxilotu egin du. Hain zuzen, Europako atxilotze agindu bat zuen.

Atxilotua polizia etxera eraman dute, eta gaur eguerdian gelditu da epailearen esku.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.