Lan istripua

Kamiolari bat hil da AP-8 autobidean

Segurtasun Sailaren lehen ikerketaren arabera, osasun arazo bat izan du, eta, kamioi gelditu ondoren, kabinan bertan hil da.

Kamioiak AP-8 autobidean. JON URBE (FOKU)
jokin sagarzazu
2020ko urriaren 15a
20:09
Entzun

Kamioilari bat hil da asteazken honetan, lehen zantzuen arabera, gidatzen ari zela osasun arazo bat izan eta gero. Ezbeharra 17:30 aldera gertatu da, AP-8 autobideko 20. kilometroan, Bilborako noranzkoan. Kamioia errepidetik atera da, eta bazterbidean gelditu da, bionda edo uhinbikoa jota. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira eta gidariaren gorpua aurkitu dute kabinaren barruan.

Autopsiak zer esango zain, lehen ikerketek diote gidaria ondoezik sentitu dela errepidetik irten aurretik; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, kabinak ez zuen kalterik eta gorpuak ez zuen ageriko zauririk.
 

Sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten lan istripuan hildako 53. behargina izango litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.