Ezbeharra

Iñaki Irigoien pilotua hil da, Urrakiko Igoera rallyan

Gidaria errepidetik irten da, eta horma bat jo du autoarekin, lasterketa hasi eta gutxira.

2020ko urriaren 18a
11:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Urrakiko 38. Igoera rallyan parte hartzen ari zen Iñaki Irigoien gidaria hil da. Proba 10:00 aldera hasi da, Azpeititik (Gipuzkoa). Gidariak irteera hartu eta gutxira izan du istripua, 11:00k jo baino minutu batzuk lehenago. Zehazki, GI-3740 errepideko 2,5. kilometroan. Autoak, errepidetik atera, eta harrizko horma bat jo du, Segurtasun Sailak adierazi duenez, aurrez istripurik gertatu izan ez den leku batean. Ertzaintza eta DYAko anbulantzia bat gerturatu dira eremura, baina ezin izan dute heriotza baieztatu beste ezer egin. Lasterketa bertan behera geratu da.

Irigoienek, 50 urteko pilotu nafarrak, esperientzia handia zuen halako lasterketetan. Izan ere, azken bi urteetan Nafarroako txapeldun izatea lortu zuen igoeretan. Halere, lehen aldia zuen Tracking RC01 autoarekin, aurrez pistan probatua zuen arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.