Eibar 0-0 Osasuna

Aukerak bai, baina golik ez

Eibarrek etxean irabazi ezinda jarraitzen du. Osasunak, berriz, lau puntu eskuratu ditu azken bi partidetan.

Eibarren eta Osasunaren arteko partida, gaur, Ipuruan.
Eibarren eta Osasunaren arteko partida, gaur, Ipuruan. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko urriak 18

Etxean garaipenik lotu ezinda jarraitzen du Eibarrek. Bi partida berdindu eta beste bi galdu ditu denboraldi hasiera honetan Ipuruan. Gaurko puntua, beraz, gozoagoa izango da Osasunarentzat, Celtaren aurka lortutako garaipenaren ostean. Intentsitate handiko partida izan da, baina gola falta izan zaie taldeei.

Osasunak Calleriren jaurtiketan lehenik, eta Enric Gallegoren burukadan gero, izan du aurretik jartzeko aukera. Lehenak, Dmitrovic topatu du aurrean. Bigarrenak, aldiz, gutxigatik bota du zutoinaren kanpoaldetik. Kostata, baina esnatu da Eibar, eta erdiraketen bidez lortu du Iruñeko taldeari min ematea. Biek ala biek ere ezin aurkariaren atea zulatu. 

Bigarren zatiko lehen minutuetan ez da aukera garbirik ikusi, eta partida amaierara arte itxaron behar izan da berriz ere areetan mugimenduak ikusteko. Osasunaren aldetik, lehenik, Ruben Garcia ez da iritsi Jonyk jarritako baloia ukitzera, eta, gero, David Garciaren burukada zutoinaren albotik kanpora joan da. Eibarren aukera garbiena, berriz, Bryan Gilek izan du. Haren jaurtiketak zutoina jo du. Burgosek ere ia sartu du, baina bere atean. Bizi ibili da, ordea, Dmitrovic. Beraz, aukerak bai, baina golik ez Ipuruan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Mende bat pasioz taupaka

Eñaut Agirrebengoa

Osasuna bide zirraragarria eginda iritsi da ehungarren urteurrenera. Kemena eta borroka izan ditu beti ardatz, baita harrobiaren eta harmailen sostengua ere. Zaleen atxikimendua erabatekoa da, eta kluba bazkideena da oraindik ere. Osasun betean ospatuko du mendeurrena, garai berriei adi.
Txirrindulariak etapako lehen kilometroak egiten. ©LUCA ZENARO / EFE

Irteeran izan da ikusmina, ez helmugan

Ainara Arratibel Gascon

Eguraldia eta luzera tarteko, txirrindulariek planto egin dute, eta etapa erdira laburtu da. Josef Cernyk irabazi du gaurko lasterketa
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, iazko azaroan, Lau eta erdiko Txapelketako finalerako pilota aukeraketan. ©I. URIZ / FOKU

«Ez gaituzte erabili»

Julen Etxeberria

Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak diote «borondate onenarekin eta zentzuzko irtenbide bat bilatzeko asmoz» osatu dutela Pilotarien Elkartea
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, artxiboko irudi batean. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Altuna eta Ezkurdia: «Borondaterik onenarekin jokatu dugu, ez gara erabiliak izan»

Paulo Ostolaza

Ohar bat plazaratu dute Aspeko bi pilotariek. Aitortu dute badakitela Pilotarien Elkartearen aurkezpenak gaizki-ulertuak sortu dituela, baina gehitu dute azaldu zituzten helburuek indarrean jarraitzen dutela: «Pilotarien Elkartea guztion eskubideak borrokatzeko tresna egokiena dela uste dugu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna