Txirrindularitza

Cerny nagusi Giroan, eta Benett Vueltan

Txirrindulariek planto egin dute Giroan, eta etapa erdira murriztu da. Benettek atzetik etorrita irabazi du esprintean, Ejea de los Caballerosen.

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 23a
20:59
Entzun

Inor gutxi gogoratuko da nork irabazi zuen 2020ko Giroko hemeretzigarren etapa. Izan ere, etapan, albistea helmugan bainoago, irteeran egon da. Txirrindulariek planto egin dute Azken astean 200dik gora kilometroko etapak izan dira guztiak. Oraingoa  aldi honetako luzeena zen, 251 kilometrorekin, Morbengo eta Asti artean. Stelvion gora egindako ahalegina eta gero, egiten zuen eguraldiarekin, etapa osorik egiteak «beraien osasuna arriskuan jartzea» zela defendatu defendatu dute txirrindulariek, eta antolakuntzak etapa 124 kilometrora murriztu du.

Gianni Bugno buru duen Nazioarteko Txirrindularien Elkarteak egin du eskaria, eta eskertuta agertu da antolakuntzak onartu izanagatik. «Lehentasuna  osasuna da. Etapa laburtzeagatik ez da ikuskizuna gutxituko. Eskertuta gaude eskaria onartu dutelako». Onartu arren, etapa amaieran haserre mintzatu da Mario Vegni Giroko zuzendaria, RAI telebistari egindako adierazpenetan. «Parisera iristean norbaitek ordaindu egin beharko du honengatik. Ez dugu txirrindularien erabakia onartu, pairatu egin dugu».Kritika gogorra egin die txirrindulariei: «Denak jakitun ziren Giroa urrian korritzen zela, eta tenperatura baxuak izan zitezkeela. Txirrindulari askoren iritzia entzuteko aukera izan dut, eta asko ez zeuden ados plantoarekin».

Azkenean, lau ordu eta erdi beranduago hasi da etapa. Txirrindulariek autobusez egin zuten Abbiategrasso arteko bidea. Han izan da irteera. Bizi hasi da lasterketa. Hiru txirrindularik ihes egin dute tropel nagusitik: Victor Campenaertsek (NTT), Simon Pellaudek (Androni) eta Josef Cernyk (CCC). Kilometroak aurrera egin ahala, iheslarien multzoa handituz joan da, hamalau txirrindulari izan arte. Atzetik Bora ari zen tiratzen, Peter Saganen bigarren garaipenaren bila. Baina inork ez ziola laguntzen ikusita, eta indarrak alferrik ez galtzeko, tiratzen utzi dio. Hori balitu dute atzekoek, erritmoa bizitu eta hamar minutu arteko errenta lortzeko.

Iritsiko zirela ikusita, iheslarien arteko erasoan hasi dira. Seik egin dute ahalegina. Baina indartsuena Cerny izan zen. 13 kilometro falta zirenean egin du aurrera. Etengabeko erritmo bat ezarri du, eta 20 segundoren errenta baliatzen jakin du. Bakarrik ailegatu da helmugara. Sailkapen nagusiko buruan ez da aldaketarik egon. Bigarren egunez jarrian, eta bi etaparen faltan, hurrengo etapan ere Welco Kelderman (Sunweb) irtengo da elastiko arrosarekin. Pello Bilbaok (Bahrain) laugarren segitzen du, 1.19ra.  Mendiko azken etapa jokatuko da bihar. Txirrindulariek hiru aldiz igo beharko dute Sestriere. Azken bi igoerak izango dira gogorrenak (7,2 kilometro, %7,2ko pendizarekin).

Sam Bennett gailendu da esprintean Vueltan

Gaur zuten txirrindulari bizkorrenek garaipen bat lortzeko aukera argienetakoa Espainiako Vueltan,  eta Ejea de los Caballeroseko helmugan Sam Bennett (Bora) nagusitu da, atzetik etorrita. Primoz Roglicek (Jumbo) lider segitzen du.

Eguneko ihesaldia Luis Angel Matek (Cofidis), Harry Tanfieldek (Ag2r), eta Jesus Ezquerrak eta Willie Smitek  (Burgos) osatu dute. Azken hori izan da amore ematen azkena. Tropelak 15 kilometroren falta harrapatu du. Biharko etapa Huesca eta Sabiñanigo artean korrituko da. Txirrindulariek bigarren mailako bi mendate igo beharko dituzte: Vivo eta Petralbra; eta, hirugarreneko bat: Fanlo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.