Euskara

Pello Jauregi ikerlariak jasoko du Abbadia saria

Euskaraldiaren teorizatzaile gisa Jauregik egindako ekarpena aitortu nahi diote, bere gogoetaren bidez “euskararen hedapenerako aukera neurtezinak” bideratu dituelako.

jarraia188818.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko urriaren 26a
12:59
Entzun

II. Euskaraldia egieko atarian, Gipuzkoak Aldundiak saritu egingo du ariketa soziologiko hori egin ahal izateko oinarri teorikoa jarri zuen ikerlaria. Pello Jauregi, hain zuzen. “Merezimendu osoz” jasoko du saria, Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak gaur goizean azaldu duenez. Azaroaren 27an emango diote.

Menbizabalek arrazoi hauek eman ditu Jauregi saritzeko: “Euskararen hedapenerako aukera neurtezinak sortu ditu, eta egin dituen gogoeta eta ikerketa horietatik dinamika sozial bat sortzeko gaitasuna izan du; konbinatu egin ditu ikerketa teorikoa eta praktika, ulermenaren gaineko ikerketan aritu baita, eta hori lortzeko klaseak emateraino iritsi da; bere ikerketarekin, oinarri sendo bat eman dio gizarte ekimenari: ikertu, egin, neurtu eta ebaluatu”.

Soziolinguistika Klusterrak martxan jarritako Aldahitz ikerketaren zuzendaria da Jauregi, besteak beste. Hau da, hizkuntza ohituretan aldaketak izateko zein aldagaik parte hartzen duten aztertu dute, eta metodologia bat sortu horiek bideratzeko. Eusle metodologia horren erakusle da. Horrek eragina izan zuen Euskaraldiaren oinarrian, baita Lasarte-Orian (Gipuzkoa) 2016an egindako Baietz 40 egun euskaraz herri erronkak ere, eta horri buruz Jauregik egindako ikerketa oinarri esanguratsua izan zen ariketa sozialerako. Horietan guztietan izan duen parte hartzeagatik sarituko du aldundiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.