Sindikatuen arabera, «erantzun handia» izan du eskola jangeletako grebak

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bigarren greba eguna izan dute gaurkoa eskoletako jangeletako langileek. Etzi egingo dute hurrengoa.

Eskoletako jangeletako langileen protesta, gaur goizean, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2020ko urriaren 27a
15:50
Entzun

Eskoletako jangeletako langileek, kaleak hartu, eta greba egin dute gaur bigarren aldiz. Segurtasuna, enplegua eta lan baldintzak bermatzeko eskatuz, hilaren 21ean izan zuten lehen greba eguna, eta hurrengoa ere zehaztua dute: etzi egingo dute. Oraingoz, hori izango da azken greba.

Sindikatuen arabera, lehen greba egunak %60ko erantzuna izan zuen, eta gaurkoak ere «erantzun handia» izan duela nabarmendu dute. Halere, salatu dute grebarako «hainbat eragozpen» jarri dituztela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta enpresa azpikontratatuek. Gutxieneko zerbitzuei dagokienez, ELAk nabarmendu du «balorazio interesduna» egin dutela eta helburu bakarra izan dutela: ez uztea ikusten eskoletako jangeletako «benetako egoera eta langileen eskaerak».

Atzo Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriek eragina izan dute sindikatuek deitutako protestetan ere. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan zituzten antolatuak elkarretaratzeak, baina, herritik ateratzeko debekua dela eta, joan ezin zirenei ikastetxeen aurrean protestak egiteko eskatu diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.