Iruñeko Iruñazarra jatetxeak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Gorka Aginaga eta Laura Herrero sukaldariek eginiko Itsasantxoa pintxoa da aurtengo urrezko pintxoa.

Gorka Aginaga eta Laura Herrero sukaldariek 'Itsasantxoa' pintxoa osatu dute. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2020ko urriaren 28a
16:10
Entzun

Euskal Herriko Pintxo Txapelketari ekin zioten astelehenean, eta hamar talde iritsi dira gaurko finalera, Gasteizko Europa Jauregian. Parte hartzaileek agertoki baten gainean osatu dituzte pintxoak, banaka, eta, gero, epaimahaikideek dastatu dituzte. Epaimahaiak lan guztiek izandako maila ona azpimarratu dute, eta baita harrituta gelditu direla gaineratu ere. Haien arabera, aurkeztutako lanek «nazioarteko gastronomiaren eragin handia» izan dute. Azkenean, Iruñeko Iruñazarra jatetxearen Itsasantxoa pintxoari eman diote sari nagusia, eta, gainera, beste bi sari ere eskuratu ditu.

Zazpi osagaiez osatutako pintxo bat sortu dute Gorka Aginaga eta Laura Herrero Iruñazarra jatetxeko sukaldariek. Normalean aprobetxatzen ez diren elikagaiei eman diete garrantzia, eta, horretarako, besteak beste, antxoen buruak erabili dituzte pintxoak osatzeko. Jakinarazi dute dagoeneko bost aldiz aurkeztu direla lehiaketa honetara, eta «sinestezina» iruditzen zaiela gaurkoan hiru sari eskuratu izana. Jatetxeko lantaldea izan dute gogoan.

Bigarren saria eta hirugarrena, berriz, Gasteizen gelditu dira. Brisa Marina pintxoak eskuratu du bigarrena. Luis Hernani eta Juan Garcia Mano Lenta jatetxeko sukaldariek egindako lana izan da saritua. Hirugarren saria Mikel Fiestrasentzat izan da, Marmitun pintxoarekin. La Regadera jatetxeko kidea da.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.