Enpresak

Kelvion enpresak Igorreko lantegia itxi nahi du

147 langile kaleratzeko asmoa du Alemaniako multinazionalak, horietatik 73 Bizkaian.

Kelvion lantegiaren sarrera. BERRIA
Iker Aranburu.
2020ko azaroaren 5a
19:20
Entzun

Kelvion Thermal Solutions enpresak langile batzordeari jakinarazi dio Igorreko lantegia (Bizkaia) itxi nahi duela, eta kalean utziko dituela han aritzen diren 73 langileak. Kaleratzeak egin nahi ditu Espainian dituen beste bi lantegietan, Kantabrian eta Madrilen. Guztira, 147 lanpostu kentzeko enplegu erregulazio bat aurkezteko asmoa dauka.
Kelvion Alemaniako konpainia bat da, GEA izan zuen izena 2015. urtera arte, eta bero trukagailuak egiten ditu, berotze eta hozte sistemetarako.

Zuzendaritzaren asmoak salatu ditu Igorreko langile batzordeak —LABeko hiru kide, eta ELAko bi—. «Kelvionen jarrera  salatzen dugu, eta argi eta garbi diogu lanpostu guztiak eta enpresaren etorkizuna defendatzeko borroka egingo dugula. Argi dugu tinkotasunez erantzun beharko diogula erasoari. Borroka da bidea».

Langileen ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren esku hartzea eskatu du, «ahal duen guztia» egin dezan itxiera eta kaleratzeak galarazteko, «gure herriari eragiten dion desindustrializazio prozesuaren erakusgarri» baitira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.