Albistea entzun

Euskaraldia

Euskararen eltzea sutan dauka Donostiako Udalak

200 arigune baino gehiago aktibatu dituzte, eta 600 langilek baino gehiagok eman dute izena.

hainbat identifikagarri jarri dituzte.
hainbat identifikagarri jarri dituzte. DONOSTIAKO UDALA

Eltzea sutan jarri dute dagoeneko Donostiako Udalean, eta heltzean sartu dituzte gogoa, ilusioa eta indarra: euskararen erabilerari bulkada bat emateko prest daude. Joan den Euskaraldian bezala, Donostiako udal administrazioko langileek aurtengo ariketa sozialean parte hartuko dute. Dagoeneko udaleko zuzendaritza, erakunde autonomo eta enpresa publikoetako 600 langilek baino gehiagok erakutsi diote atxikimendua egitasmoari: lehenengo Euskaraldian baino 100 langile gehiagok eman dute izena. Gogoz eutsi diote bigarren erronkari, eta 200 arigunetik gora sortu dituzte. Halaber, taldean nahiz norbanako gisa hartuko dute parte, ahobizi edo belarriprest rolak harturik. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra, herritarrek gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin ahalko dute euskaraz Donostiako Udaleko langileekin.

Euskara Zerbitzuak jarri du martxan egitasmoa udalean, eta, azken hilabeteotako prozesuari esker, ariguneak identifikatu, langileen adostasuna lortu eta izen ematea sustatu dute: zuzendaritzaz zuzendaritza, atalez atal, batzordez batzorde eta erakundez erakunde.

Oro har, udal langileen hizkuntza gaitasunak hobera egin du nabarmen azken urteotan; egun, langileen %94,18k dauka ezarrita lanpostuan derrigorrezko hizkuntza eskakizuna, eta %81,61ek dagokiona egiaztatuta dauka. Egiaztatu gabe geratzen diren langile asko zaharrenetarikoak dira, eta, horregatik, langile berriekin batera, ezagutza orokorra izango dela aurreikusten dute. Gainera, azken urteotako gorakada horri esker, langileek gero eta gehiago erabiltzen dute euskara euren arteko harremanetan. Haatik, ezagutza erabilera baino handiagoa da, eta hor dute erronkarik handiena: euskararen erabilera handitzea eta hizkuntza ohiturak aldatzea. Horren jakitun izanda, garrantzi handia ematen diote Euskaraldian parte hartzeari, eta ziur daude ariketak erabilera handitzeko eta ohiturak aldatzeko balioko duela.

Aurtengo parte hartze handia pozgarria da Donostiako Udaleko langileentzat. Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren arabera, COVID-19a «geldiune» bat izan da euskararen normalizazioan: «Hartutako zenbait bide eta egitasmo etetera edo moteltzera behartu gaituelako, modu berriak asmatzera bultzatu eta abar. Ulertzen dugu testuinguru honetan aurtengo Euskaraldia abagune ederra izan daitekeela denok helburu bati bultzada eman diezaiogun». Euskaraldia bizitzeko modu berriak asmatzera ere behartu du pandemia honek, eta udala ere egoera horretara egokitu da. Horretarako, ariguneak osatu diren gune eta bulegoetan identifikagarriak jarri dituzte, eta bertan nahiz etxetik lanean ari direnek arigune gisa funtzionatzen saiatuko dira.

Euskara urte osoan

Udalak bestelako egitasmoak jarri ohi ditu martxan langileen hizkuntza gaitasuna hobetzen jarraitzeko: euskara ikasteko nahiz hobetzeko ikastaroak antolatzen ditu, erabilera bultzatzeko ekintzak, hala nola sentsibilizazio eta hizkuntza gaiei lotutako pilulak eta saioak, hizkuntza aholkularitza, euskaraz lan egiteko baliabideak langileen esku jartzea... Udaletxeko leihoak ireki, eta Insaustik donostiar guztiak gonbidatu nahi izan ditu hamabost egunez ahobizi edo belarriprest izatera: «Gauden lekuan gaudela, dela modu birtualean edo aurrez aurre, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko unea da» nabarmendu du zinegotziak.

Albiste gehiago

BakQ ziurtagiria. ©LANBIDE

BakQ, Lanbideren zerbitzu digital guztietara sartzeko identifikazio elektronikorako ‘giltza nagusia’

Lanbide

BakQ identifikazio elektronikoko sistemak aukera ematen du Lanbideren online zerbitzura sartzeko eta bertan orotariko kontsultak eta kudeaketak egiteko, modurik erraz eta seguruenean.

Oreka IT enpresa aurten ere Euskaraldian parte hartzen ari da. ©OREKA IT

Aholkularitza zerbitzuak, euskaraz

Oreka IT

Aholkularitza lanetan aritzen den Oreka IT enpresa Euskaraldian parte hartzen ari da, eta, guztira, 6 arigune sortu dira.

Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako seruma bilatuenetariko bat bihurtu da bere eraginkortasun handiagatik. ©SIBARI REPUBLIC

Zimurrak 4 astean murrizten dituen Euskal seruma Donostiara heldu da

Sibari Republic

Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako serum ospetsua erdi prezioan aurkitu ahalko da Donostian eta Bilbon abenduaren 10era arte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Donostiako Udala

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.