Euskal selekzioa

Luis Mari Elustondo: "Ez nituen gauzak ondo azaldu"

Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak ukatu egin du aurre akordio bat dagoenik Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean, euskal selekzioek nazioartean lehiatzeko bidea abiatzeko.

ainara arratibel gascon
2020ko azaroaren 19a
13:00
Entzun

Oihartzuna izan  zuten Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak asteartean Radio Euskadi-n egindako adierazpenek. Bertan adierazi zuen aurre akordio bat zegoela Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean, euskal selekzioek nazioartean lehiatzeko aukera izateko bidea abiatzeko. Bada, Elustondok atzera egin du, eta Cope irratian egindako adierazpenetan, gauzak ez zituela ondo azaldu adierazi zuen bart gauean. "Aurre akordio hori ez da existitzen. Ez nituen gauzak behar bezala azaldu, sentitzen dut. Pedro Sanchezen inbestidurarako EAJk eta PSOEk sinatutako akordioaz ari nintzen. Akordio horretako puntuetako batean esaten zen Sanchez beharrezkoak ziren erreformak egitera konprometitzen ela bide hori abiatzeko".

Elustondo adierazi zuen ofizialtasunarena "mantso, akordioekin eta armonia onean" egin beharreko zerbait dela. "Lortuz gero euskal zaleen pozerako izango da". Baina argi esan zuen. "Gu ez gara sekula pankarta eta oihu batekin aterako". FIFAra eta UEFAra jotzeko duela bi urte Durangon (Bizkaia) egindako bileran lortutako akordioaz ere mintzatu zen. "Hiru batzar informatibo egin ziren, eta hor adostu zen tramitazio edo bide hori abiatzea. Baina ordutik ez dugu urratsik egin. Ez diogu erakunde horiei ez eskutitzik, ezta bestelako komunikaziorik bidali". Hurrengo zuzendaritzak egin beharko duen lana izango da, urte hasieran izango baitira hauteskundeak. 

Baina berriro nabarmendu zuen. "Pazientziaz egin beharreko kontua izango da, eta lortuz gero gure seme-álabek edo bilobek ikusiko dute" . Selekzioak astelehenean jokatu zuen Costa Ricaren aurka lagunarteko partida. 2-1 irabazi zuen. FIFAk selekzioentzat gordetzen duen datetan jokatzen duen hirugarrena izan zen.

  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.