Autogintza

VWek ostiral askotan itxiko du 2021ean

UGTk jakinarazi du Volkswagenek datorren urtean 255.303 ibilgailu ekoiztea aurreikusten duela, aurten baino 13.000 gehiago

Landabengo fabrika aurreko parkina. VW NAVARRA
joxerra senar
2020ko azaroaren 19a
13:59
Entzun

Aurtengoa urte berezia izan da Volkswagenentzat, martxotik apirilaren 27ra arte itxita egon baitzen, eta abuztuaren 24ra arte ez baitzion berriz ekin hiru txandako produkzioari. Datorren urtea ere berezia izango da, UGTk aurreratu duenez.

Izan ere, VWek espero du datorren urtean 255.303 auto ekoiztea. Pandemia etorri aurretik, aurten 306.000 ibilgailu egitea jarri zuten helburu moduan, eta, ondorioz, 2021ean aurtengo helburu hori baino %16 gutxiago ekoitziko da. Pandemiak gogor eragin du aurten, eta hasierako kalkuluak nabarmen egin du behera: 242.000 kotxe egingo dira azkenik. Ondorioz, aurten baino 13.000 auto gehiago egingo dira. 

Produkzio helburu horrek esan nahi urtean ostiral ugaritan fabrika itxi egingo dela, aste batzuetan bi txandatan ariko direla, eta asteren batean txanda bakar batean, konfinamendua leutzen hasi zeneko lehen asteetan bezala.

Oraintxe, dena den, ekoizpen erritmo handia du Landabengo fabrikak, egunean 1.581 ibilgailu egiten ari baitira. Dena den, asteazken arratsaldean multinazionalak iragarri zuen bihar (ostiralean) eta astelehenean fabrika itxiko egingo dela, kanpoko hornitzaileen ekoizpenerako osagai batzuk falta dituztelako. Langile batzordeari abenduaren 4an ere ixtea proposatu diete —Nafarroan, abenduaren 3a, 7a eta 8a jaiegunak dira—. Halaber, apiriilaren 23an sindikatuekin hitzartutako aldi baterako erregulazioko espedientea ekainera luzatzea proposatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.