Pilota

Jaka, lehen aldiz Buruz Buruko txapelketako finalera

Alde handiarekin (6-22) menderatu du Elezkano II.a. Azkeneko hamazazpi tantoak elkarren segidan egin ditu.

jarraia190092.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko azaroaren 21a
20:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Erik Jakak lorpen historikoa erdietsi du gaur: lehen aldiz ariko da Buruz Buruko txapelketako finalean. Aise bota du Danel Elezkano (6-22), Bilboko Bizkaia pilotalekuan, finalaurrekoan. Sekulako takatekoa osatu du 6-5 galtzen joan denetik, une horretatik aurrerako tanto guztiak egin dituelako garaileak, 0-17ko partziala eginez.

Bizi-bizi hasi da partida. Jaka 0-4 aurreratu da. Gero, launa berdindu dio Elezkano II.ak. 5-4 aurreratu da Jaka, baina seiraino joan zaio aurkaria. Horixe izan da gaurko galtzailearen azkeneko tantoa,  gero etorri baita gipuzkoarraren joko uholde eta tanto zaparrada. Sakearekin min handia egin dio aurkariari aldi horretan; denera, zazpi tanto eskuratu ditu jokaldi horrekin. Erabat gaindituta eta ezinean aritu da Elezkano, eta Buruz Buruko hirugarren finalerdia ere galdu egin du.

Bihar jakingo du Jakak nor duen aurkari final handian: Altuna III-a eta Dario. Eibarren ariko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.