Zvezda 29-24 Bera Bera

Bera Bera Europako Ligatik at geratu da

Galdu egin du Zvezdaren aurkako eskubaloi partida, Errusian. Arrojeria nabarmendu da erasoan, baina arazoak egon dira defentsan.

Bea Bera taldea. GORKA RUBIO / FOKU
2020ko azaroaren 22a
12:22
Entzun

Europako ametsa amaitu egin da Super Amara Bera Bera eskubaloi taldearentzat. Zvezda taldearen kontra jokaturiko partidan, errusiarrak nagusitu dira, bost punturengatik.

Itzulerko partida jokatu dute. Donostian, Bera Bera nagusitu zen joanekoan, eta itxaropen handia zuten donostiarrek, talde errusiarra menpean har zezaketela ikusi zutelako. Defentsa sendoa egitea gako izango zela uste zuten, baina partidaren hasieratik ikusi da horretan egongo zela donostiarren Akilesen orpoa.

Izan ere, errusiarrak 4-1 jarri dira berehala. Edonola ere, donostiarrak erasoka aritu dira, eta bazirudien aukerak egongo zirela etsaiari etxean irabazteko. Eraso horietan, Esther Arrojeria nabarmendu da.

Baina bigarren zatian, lana ezinezkoa izango zela ikusi zuten Imanol Alvarezen jokalariek. Errusiarrak beti aurretik ibili dira, eta, azkenean, Murzalievak eta Nikitinak zulatu egin dute Bera Beraren defentsa. Azken minutuetan, tartea handitu egin dute errusiarrek, eta markagailuan bost punturen aldea geratu da, nahiz eta horrek adierazten duen baino askoz orekatuagoak izan diren indarrak.

«Ez da posible izan, baina egindako lanarekin oso harro!», idatzi du taldeak Twitterren.

Jokalariak eta puntuak:

HC Zvezda: Kirikias, Chernova (1), Dyachenko (3), Samoilenko
(5), Dvortsevalla, Gerasimov, Antonova (4), Sobina, Murzalieva (8),
Tikhanova, Nikolaeva, Alina Nikova, Triobchuk, Nikitina (8).

Super Amara Bera Bera: Silva, Cardoso (3), Gil (5),
Arrojeria (3), Pizzo (4), O Mullony (2), Oliveira (2), Teres,
Menendez (3), Laura Hernandez (2), Arruda, Etxeberria, Moreno,
Calvo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.