Ostalaritza

Ostalariek ez dute terrazen purgatoriotik igaro nahi tabernak ireki ahal izateko

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalariek zubi ostean irekitzeko esperantza dute, baina izkin egin nahi diote terrazen fase posible bati.

Bakarrik terraza irekitzeko aukera ez da nahikoa ostalarientzat. GORKA RUBIO / FOKU
xabier martin
2020ko abenduaren 2a
18:11
Entzun

Abenduaren 10a begiz jota dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek. Eusko Jaurlaritzak abenduko zubi osteko garaiari nola heldu nahi dion azaltzen duen idatzi batean enpresa afariei erreparatzen die, eta «egiten badira, egiten diren lokalen gaitasunaren arabera» egingo direla zehazten du. Alegia, etsipenak hartutako milaka ostalarik badakite litekeena dela abenduaren 10az geroztik taberna eta jatetxeak irekitzea Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeetan. Baina nolakoa izango da zabaltze hori? Hor dago koska. Nafarroako ostalariek, itxiera luze baten ostean, terrazen aukera baizik ez dute gaur arte, eta ostalariak beldur dira Gasteizko gobernuak ere soilik terrazak zabaltzeko fase bat hobetsiko ote duen.

Izan ere, ohartarazi dute irekitze horrek soilik negozio gutxi batzuei egingo liekeela mesede; «gehientzat agonia luzatzea litzateke». Tabernen barrualdean zerbitzatzea baimentzen duen irekitzea baizik ez dute nahi ostalariek, jakinda lokalen mugak eta bezero arteko tarteak zorrotz zaindu beharko direla.

Gaitasunaren erdira

Terraza jartzeko aukera dutenentzat ere, terrazak alternatiba izateari uzten baitiote neguan. Azaroa epel joan da, eguzki izpi atseginez lagundurik egun askoan, baina aurreikuspenak dio euri garaia hasiko dela aurki, eta hotz hezea ez da bateragarria terrazetan egotearekin, ez bada babes handiko guneetan eta inbertsioa eskatzen duten berogailuekin.

Horiek horrela, Arabako SEA patronalak abenduaren 9an ostalaritza irekitzeko eskatu du; lokalen gaitasunaren erdiarekin nahi ditu zabalik taberna eta jatetxeak, bezeroak mahaietan eserita eta terrazek %100eko gaitasuna dutela. Are, patronalak dio Jaurlaritzak etxeratze agindua 23:00ak arte luzatu behar duela, ostalaritzako negozioak zabalik egon daitezen 22:00ak arte. «Negozioek egin ahalak eginda, bizirik irauteko aukera izan dezaten» nahi ditu aldaketa horiek SEAk, eta Jaurlaritzari neurriok lehenbailehen har ditzan esan dio. «Itxiera gehiago luzatzeak ostalaritza irekitzen azken erkidegoa bihurtuko luke Euskadi».

Nafarroako ostalariek ere garbi utzi dute, berriro beste manifestazio handi batekin, ez dutela itxaron nahi abenduaren 16ra arte negozioen barrualdea zabaltzeko, «katastrofe bat delako hau». Ordu arte ezarri du Nafarroako Gobernuak soilik terrazekin aritzeko agindua. Nafarroako Ostalaritza Elkarteko presidente Ana Beriainek uste du jadanik badirela baldintzak lokalak irekitzeko. «Kutsatze datuak ez dira txarrak eta beste erkidegoak abenduaren 9an irekitzeko bidean daude».

Ipar Euskal Herrian, tabernariek ez dute arrastorik Frantziako Gobernuaren asmoei buruz. Jatetxeak urtarrilaren 20tik aitzina irekitzeko asmoa erakutsi du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak; ostatuentzat, or

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.