Lan gatazkak

Ia langile guztiek egin dute bat Aernnova eta PCB ITP Castingseko lanuzteekin

Erregulazio espedienteen aurkako protestaldiak dira, eta langile batzordeek argi utzi dute ez dutela kaleratzerik sinatuko.

Aernnovako langileen protestaldia. RAUL BOGAJO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko abenduaren 3a
12:45
Entzun

Protesta eguna dute Aernnova (Berantevilla, Araba) eta Precision Castings Bilbao (Barakaldo eta Sestao, Bizkaia) enpresetan. Bietako zuzendaritzek erregulazio espedienteak aurkeztu dituzte, eta langileek lanuzteak egiten ari dira protesta neurri gisa. Bietan ia guztiek egin dute bat. Aernnovan zortzi orduko etenak egin dituzte txanda bakoitzean, eta, langile batzordearen arabera, «bulegoko langile batzuk» baino ez dira joan lanera. 454 langile dira guztira, eta, erregulazioren arabera, 101 kaleratuko dituzte. Langile batzordeak bere jarrera azalduko du gaur Arabako Batzar Nagusietan, eta manifestaziora deitu du larunbaterako.

PCBn ere erantzun zabala izan du mobilizazioak. Langile batzordearen arabera, langileen %95ek egin dituzte lau orduko etenaldiak. Oraingoz, lau edo zortzi orduko lanuzteak tartekatuko dituzte baina negoziazioen norabidea aldatzen ez bada, egun osoko grebaldiak hasiko dituzte hilaren 23an. Negoziazio prozesua hilaren 23an bukatuko da, eta enpresak 136 langile kaleratu nahi ditu. Aurretik, azken urtean ez die kontratua berritu behin-behineko 120 langileri. PCB ITP Aero multzoaren barnean dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.